Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Kontxako Ikurrina irabazi duten Zumaiako arraunlariak zoriondu ditu Ana Oregik

2013.eko irailak 08

Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak Donostian Kontxako bandera irabazi duten Zumaiako arraunlariak zoriondu ditu gaur goizean, «baita emakumezkoen proban parte hartu duten beste hiru traineruetako kideak ere». Era berean, Donostiako estropadan parte hartu duten gizonezko zein emakumezko taldeek egindako ahalegina nabarmendu nahi izan du.
Ciudad de San Sebastián katamaranetik jarraitu ditu bi estropadak Ana Oregik Juan Karlos Eizagirre Donostiako alkatearen, Lohitzune Txarola Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariaren, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiaren, Almudena Ruiz de Angulo Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren zuzendariaren eta Edurne Egaña Euskadiko Kirol Portuen zuzendariaren aldamenean.
Katamaranean bertan egindako adierazpenetan, Gipuzkoako hiriburuan arrauna sustatzeko egiten den lana ere nabarmendu nahi izan du Oregik: «Kirol potentzial handia du Donostiak arraunean. Beste denboraldi batzuetan hiru ontzi ere izan dira hirian eta ziur naiz berandu baino lehen indar hori guztia ohorezko txandan lehiatuko den traineru indartsu batean islatuko dela. Donostiak hala merezi du».

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Edurne Egaña