Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Idoia Mendiak Uribarriko eta Andoiuko adingabeen zentroak bisitatu ditu

2010.eko apirilak 14

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak Uribarriko eta Andoiuko adingabeen zentroak bisitatu ditu gaur (lehenengoa Arrazua-Ubarrundian dago eta bigarrena Gasteizen), bi instalazioetan barneratuta daudenak zein egoeratan bizi diren eta haiei laguntzen dieten langileen lan-baldintzak nolakoak diren bertatik bertara ikusteko.

Sailburuak José Manuel Fínez Justiziako sailburua eta Marta Higueras Justiziako zuzendaria izan ditu ondoan, eta Uribarriko zentroan hil honetan martxan jarriko den ogia egiteko tailerra nolakoa izango den ikusteko aukera izan dute.

Uribarriko zentroa Santiagolarrako garai bateko pabilioietan kokatuta dago, urtegiaren ondoan, eta epaileak ezarritako neurri judiziala betetzen ari diren 14 mutil daude bertan. Andoiuko zentroa, berriz, neskentzako da, garai batean tren-geltoki izandakoaren eraikinean dago eta gaur egun zazpi neska dauzka barneratuta.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan