Berriak
Eu

Euskadi eta BEC 2013ko Argentinako Expo Ferreteran

2013.eko irailak 06

SPRI-ri laguntzeko egiten ari diren ekintzen baitan, Euskadiren Argentina-Mercosur Ordezkaritza “Expo Ferretera 2013” azokan parte hartzen ari da erakusketari moduan. Jardunaldi hauetan nazioarteko enpresak burdindegi, komun, pintura eta eraikuntza materiala aurkezten ari dira Buenos Aireseko Costa Salguero erakustazokan irailaren 4tik 6ra.

BEC eta Ferroformaren izenean dago standa, 2011n bezala, Bilboko erakustazokaren eta Expo Ferretera 2010eko antolatzaileen arteko akordioari esker. Buenos Aireseko Euskadiren Ordezkaritzaren laguntza eta kudeaketari esker lortu zen akordioa.

Argentinako zein eskualdeko milaka bisitari izaten ari da erakusketa eta BEC-eko burdindegi zein makina-tresna azoka ezagutarazteko aukera paregabea da. Ferroforma / Bricoforma 2015 eta BIEMH 2014ko kartelez gain, Euskadiko banner turistikoak daude stand-ean, euskal eskaintza turistikoa aurkezteko.

2011ko edizioan 16.215 saltzaile, enpresari eta bisitari profesionalek hartu zuten parte. Ekitaldiak 268 erakusketaritik gora izan zituen, Alemania, Argentina, Brasil, Eskozia, Espainia, Ameriketako Estatu Batuak, India, Taiwan eta Txinatik etorriak. Aurtengoan kopuru hauek hobetzea espero da.

Urtero bezala, Euskadiren Ordezkaritzak BEC-eko azokak sustatzen ditu Argentina, Paraguay eta Uruguayn eta Bilbora joaten diren bisitari erosleen ordezkaritzak koordinatzen ditu. Martxoan Ferroformarako ordezkaritza bat koordinatu zuen eta orain FITMAQ eta BIME zabaltzen ari da.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @BEC_Bilbao
    2013.eko irailak 09

    Comentario de Twitter:
    Euskadi y el BEC presentes en la edición 2013 de Expo Ferretera en Argentina http://t.co/A9uX6nlc8n

Komunikabideek behera kargatzeko