
0
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko nekazal kooperatibistak lagundu ditu Ingalaterra eta Gales-era kooperatiben arduradunen elkarren arteko harremanak bultzatzeko asmoz
Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako Sailburuordea, Bittor Oroz, Ingalaterrara bidaiatu da, Euskadiko nekazal kooperatibistekin, Nekazari-Elikagaien Kooperatiben Federazioak antolatutako bisita tekniko honetan parte hartzeko.
Kooperatibistez gain parlamentarioak ere daude bidaia honetan. Bisitaren helburuak hango kooperatiba garrantzitsuen antolamendua eta herri honetan nekazaritzan dauden erakundeak ezagutzea dira. Honekin batera, elkarlana eta Euskadiko kooperatiben arduradunen elkarren arteko harremanak bultzatzea da helburu.