Berriak Lehendakaritza
Eu

«Euskadi adostasunez eraikitzen jarraituko dugu»

2013.eko irailak 09

Iñigo Urkullu lehendakariak aipatu duenez, «herrialde-akordio politiko bat erritmo onean ari da aurrera egiten». Lehendakariak nabarmendu du akordio horrek «etorkizunari begiratzea» eta «borroka atzean uztea» esan nahi duela, eta gizartea hori eskatzen ari dela. Lehendakariaren aburuz, akordio horrek Euskadiko politika- eta erakunde-egonkortasuna lortzen lagunduko du. Urkulluk baieztatu duenez, ekonomia-, aurrekontu- eta erakunde-egonkortasun hori gutxiengo batek gobernatutako euskal erakunde nagusietara ere hedatzeko konpromisoa du.

Iñigo Urkulluk Euskal Herriko Unibertsitatearen 2013-2014 ikasturtearen inaugurazioan esan ditu hitzok. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte eta Unibertsitateko errektore Iñaki Gorizelaia lehendakariarekin batera izan dira, beste hainbaten artean. Inaugurazio-ekitaldiko hitzaldietan, unibertsitateak Euskadin duen balioa eta garrantzia azpimarratu dituzte.

Lehendakariak Eusko Jaurlaritzak unibertsitatearekiko dituen hiru konpromiso nabarmendu ditu: lehenik, hezkuntza lehentasunezkotzat jotzea; bigarrenik, kanpo-ebaluazioari irekita dagoen hezkuntza-sistema bat sustatzea, hobetzen jarraitzeko; eta, hirugarrenik, lan-munduaren eta hezkuntzaren arteko elkarreragina bilatzea. Konpromisoak nabarmentzeaz gain, Urkulluk unibertsitaterako «etorkizun irekiaren» ideia nabarmendu du. Unibertsitateari autonomia handiagoa emango dion etorkizun bat, bere kudeaketa- eta gobernantza-tresnak berresteko, Urkulluk nabarmendu duenez. Ikerketa-jarduerak markatuko du etorkizuna. Eusko Jaurlaritzak arlo horren alde egin duen apustua berretsi du lehendakariak, eta nabarmendu du azken hilabeteetan hobetu egin direla ikerketa-jardueraren emaitzak Euskadin. Lehendakariak, amaitzeko, orain dela 75 urte baino gehiago jaio zen amets bat gogorarazi du: euskal gizarteari herri gisa aurrera egiteko aukera emango zion unibertsitate bat. Esan duenez, «gaur amets hori betetzen ari gara».

10 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GipuzKontseilua
    2013.eko irailak 09

    Comentario de Twitter:
    Ikasturte hasierako ekitaldiaren bideoa Paco Etxeberriaren 'Exhumando fosas, recuperando dignidades' hitzaldiarekin http://t.co/2ECvcaIdQG

  • @GipuzKontseilua
    2013.eko irailak 09

    Comentario de Twitter:
    Video del acto de apertura del curso con la conferencia 'Exhumando fosas, recuperando dignidades' de Paco Etxeberria http://t.co/2ECvcaIdQG

  • @AdrianHLlorente
    2013.eko irailak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Maripuchi: http://t.co/GKxaRRr59Q Altamente recomendable la conferencia de Paco Etxeberria de esta mañana. Vedla.

  • @MueraLaIntelig
    2013.eko irailak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Maripuchi: http://t.co/GKxaRRr59Q Altamente recomendable la conferencia de Paco Etxeberria de esta mañana. Vedla.

  • @LopezdeMuniain
    2013.eko irailak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Maripuchi: http://t.co/GKxaRRr59Q Altamente recomendable la conferencia de Paco Etxeberria de esta mañana. Vedla.

  • @Paulrios
    2013.eko irailak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Maripuchi: http://t.co/GKxaRRr59Q Altamente recomendable la conferencia de Paco Etxeberria de esta mañana. Vedla.

  • @Maripuchi
    2013.eko irailak 09

    Comentario de Twitter:
    http://t.co/GKxaRRr59Q Altamente recomendable la conferencia de Paco Etxeberria de esta mañana. Vedla.

  • @pnvbarakaldo
    2013.eko irailak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: “Euskadi hitzarmenean eraikitzen jarraituko dugu”. http://t.co/nVZv3ADuRG

  • @eajpnvparlament
    2013.eko irailak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: “Euskadi hitzarmenean eraikitzen jarraituko dugu”. http://t.co/nVZv3ADuRG

  • @eajpnvparlament
    2013.eko irailak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: “Vamos a seguir edificando Euskadi desde la concertación”. http://t.co/lfZHiIwGpA

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Goirizelaia, Rector UPV/EHU