Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregik Añanako Gatz Haranaren, eta Urdaibairen balioak nabarmendu ditu Unescon

2013.eko irailak 06

• Unescok EHUren Lurraldea, Paisaia eta Ondarea katedra babestuko duela jakin du Oregik Parisen
• «Nazioarteko bultzada horrek ikerlarien eta munduko beste erakunde batzuen arteko lankidetza ahalbidetuko du».


Ana Oregi, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua, bilera batean izan da Unescoko Europarako eta Ipar Amerikarako Munduko Ondarearen Zentroko Ondarearen zuzendari Mechtild Rössler-ekin, eta, bertan, gure lurraldeko hainbat alderdiri buruz mintzatu dira; besteak beste, Añanako Gatz Harana Gizateriaren Ondare izendatzeko asmoaz, landa-inguruko eta nekazaritzako paisaien arteko aliantzez eta landa-artzaintzaz,.
Rössler 1991tik ari da Unescon lanean. Munduko Ondarearen Zentroko Zientzia Ekologikoen Sailean hasi zen, eta, gaur egun, zentro bereko Europarako eta Ipar Amerikarako arduraduna da. Natura eta kultura lotzen dituzten jarduerak bultzatzen aditua da, eta ondarearen babesari buruzko nazioarteko bilkurak antolatzen ditu maiz. Zazpi liburu argitaratu ditu, baita artikulu ugari ere, mundu osoko egunkari eta aldizkari espezializatuetan.
Halaber, Oregi EuroMab-eko zuzendari Merien Bouanrane-rekin eta IberoMab-eko zuzendari Miguel Clüsener-Godt-ekin izan da, biosferaren munduko sareen bidez Urdaibai nazioartean bultzatzeko. EuroMab eta IberoMab Unescoren programak dira, natura- eta gizarte-zientziak sustatzeko, eta biosferaren baliabideak modu arrazoizkoan eta jasangarrian antolatzeko xedea dutenak; funtsean, pertsonen eta haien inguruaren arteko harremana hobetzekoa.
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari Espainiak Unescon duen enbaxadore ordezkari iraunkorrak, Juan Manuel Barandica y Luxánek, José Antonio de Ory Espainiako Delegatua eta Unesco Etxeko zuzendari Mikel Mancisidorrek eman zioten ongietorri Parisera heltzean.


Katedra
Unesco erakundeak ontzat eman eta babestu egin du Euskal Herriko Unibertsitateak berriki sortu duen Lurraldea, Paisaia eta Ondarea katedra. Agustin Azkarate irakasleak zuzentzen duen katedra hori Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailaren laguntzaz sortu du EHUk. Ana Oregi sailburuak Parisen jaso du berria, Unesco Etxeko zuzendari Mikel Mancisidorrekin batera Unescoren egoitzara egindako bisitaldian. «Unescoren babesak nazioarteko bultzada emango dio ikasketa-programari, hari esker nazioartean ospetsuak diren ikerlarien eta gure inguruko eta mundu osoko beste erakunde batzuen arteko lankidetza ahalbidetuko delako», adierazi du Oregik.

EHUren katedrak paisaiari, ondareari eta lurraldeari buruzko azterlanak, ikerketak eta gizarte-proiekzioa sustatzen eta zabaltzen ditu, eta Arabako campusean du egoitza. Ikasketa akademiko horren helburuen artean, lurraldearen antolakuntzarekin, paisaiarekin eta ondarearekin lotutako prestakuntza eta ikerketa bultzatzea, herritarrak sentsibilizatzea, eta egindako lanak ezagutaraztea nabarmentzen dira.

Unescok Parisen duen egoitzara egindako bisitaldian, erakundeko ondare eta lurraldearen arloko arduradun nagusiekin elkartu da Oregi. Fontenoy plazako eraikinean, Oregik esan du Unescok katedrari eman dion babes ofizialari esker ikasleek doktore-tesiak eta gradu eta master amaierako lanak egiteko pizgarria izango dutela. «Lurraldea kudeatzea funtsezkoa da edozein jarduera egiteko, eta uste berekoa da Unesco», adierazi du.

 

10 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @MMancisidor1970
    2013.eko irailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @vallesalado: Gobierno Vasco promueve los valores del @vallesalado de Añana y Urdaibai ante Unesco http://t.co/8YSGPQ5dnO

  • @GrandaDreamMovi
    2013.eko irailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @vallesalado: Gobierno Vasco promueve los valores del @vallesalado de Añana y Urdaibai ante Unesco http://t.co/8YSGPQ5dnO

  • @mariancn17
    2013.eko irailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @vallesalado: Gobierno Vasco promueve los valores del @vallesalado de Añana y Urdaibai ante Unesco http://t.co/8YSGPQ5dnO

  • @apadrinakms
    2013.eko irailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @vallesalado: Gobierno Vasco promueve los valores del @vallesalado de Añana y Urdaibai ante Unesco http://t.co/8YSGPQ5dnO

  • @araberri
    2013.eko irailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @vallesalado: Gobierno Vasco promueve los valores del @vallesalado de Añana y Urdaibai ante Unesco http://t.co/8YSGPQ5dnO

  • @vallesalado
    2013.eko irailak 07

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco promueve los valores del @vallesalado de Añana y Urdaibai ante Unesco http://t.co/8YSGPQ5dnO

  • @BilbaoJaiAlai
    2013.eko irailak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @unescoetxea: Irekia - Oregi promueve los valores del Valle Salado de Añana y Urdaibai ante Unesco http://t.co/qL8XfNcwiY

  • @MMancisidor1970
    2013.eko irailak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @unescoetxea: Irekia - Oregi promueve los valores del Valle Salado de Añana y Urdaibai ante Unesco http://t.co/qL8XfNcwiY

  • @PETITEMAC
    2013.eko irailak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @unescoetxea: Irekia - Oregi promueve los valores del Valle Salado de Añana y Urdaibai ante Unesco http://t.co/qL8XfNcwiY

  • @unescoetxea
    2013.eko irailak 06

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Oregi promueve los valores del Valle Salado de Añana y Urdaibai ante Unesco http://t.co/qL8XfNcwiY

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Mikel Mancisidor, Mechtild Rössler, Merien Bouanrane, Miguel Clüsener-Godt, Juan Manuel Barandica, José Antonio de Ory