Berriak Segurtasuna
Eu

Akademiako zuzendariak Belfasteko Munduko Txapelketan parte hartu duten ertzainei harrera egin die

2013.eko irailak 05

Urrezko hamahiru domina, zilarrezko lau eta brontzezko bi lortu dituzte

Malentxo Arruabarrena Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak orain gutxi Belfasten egindako Polizia eta Suhiltzaileen Munduko Txapelketan parte hartu duen Ertzaintzaren taldeko kideei harrera egin die gaur. Guztira, agenteek hemeretzi domina lortu dituzte; urrezko hamahiru, zilarrezko lau eta brontzezko bi. Goizeko ongietorrian, Arkauteko zuzendariak Sailaren esker ona adierazi die egindako ahaleginagatik eta Ertzaintzaren irudi ona nazioartean zabaltzeagatik.

Txapelketan parte hartu duen Ertzaintzaren taldea Aranzazu Sáez, Itziar Sáez, Jon Salvador, Aitor Etxeguren, Juan Carlos Murillo eta Joseba Mentxaka agenteek osatu dute. Atletismo eta txirrindularitza probetan parte hartu dute. Arrakasta handiena atletismoko probetan lortu dute; hamazazpi domina (urrezko 13, zilarrezko 3 eta brontzezko 1). Gainerako bi dominak txirrindularitzan lortu dituzte (zilarrezkoa bat eta brontzezkoa bestea).

Abuztuaren 1etik 10era iraun du lehiak eta mundu osoko 15.000 poliziak eta suhiltzailek parte hartu dute 56 modalitatetan. Olinpiar Jokoak eta gero hauxe da parte-hartzaile kopuru handieneko kirol-lehiaketa.

Polizien eta Suhiltzaileen Munduko Txapelketa bi urtean behin egiten da. Aurrenekoz 1985ean egin ziren eta hurrengo edizioa Estatu Batuetako Fairfax hirian (Virginia estatua) izango da, 2015ean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)