Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Etxepare Euskal Institutuak eta TOPIC zentroak hitzarmena sinatu dute

2013.eko irailak 05

Etxepare Euskal Institutuak hitzarmena sinatu du gaur CIT-TEE Tolosako Ekinbide Etxearekin TOPIC Tolosako Nazioarteko Zentroaren naizoarteko ahalgina sustatzeko konpromezua hartuz. Oso pozik agertu da Aizpea Goenaga Institutuko zuzendaria, “euskal kulturaren enbaxadore handiak direlako”. CIT-TEEren helburu nagusietako bat gure kultura zabaltzea eta erakunde ezberdinekin elkarlana sustatzea dela aipatu du Elena Basaigoitia lehendakariak. “Elkarrekin urrunago helduko gara; guretzat ere ohore bat da”.

“Hitzarmen batzuk lan berri baten lehen urratsa izaten dira; beste batzuetan, berriz, TOPIC-ekin gertatzen zaigun modura, era naturalean datoz, aurretik ere euskal kultura nazioarteko bihurtzeko lanean ari zirelako”, esan du Aizpea Goenagak. “Gainera guretzat oso zailak dire merkatuetan sartzeko bidea zabaltzen diote euskal kulturari, Ekialdean bereziki”.

Idoya Otegui TOPICeko zuzendariak, haien egitasmoa eta Etxepare Institutua ia elkarrekin sortu zirela ekarri du gogora, eta hasieratik ekin ziotela elkarlanari.  Hitzarmen honek hasitako bide hori sendotu egingo du, aurrerantzean TOPIC zentruak kanpoan burutzen dituen ekimenetarako Institutuaren babesa -ekonomikoa zein instituzionala- jasoko duela bermatzen baitu.

2013. urtean TOPIC zentroaren nazioarteko egitasmoak zein diren ere azaldu du Oteguik: Txinako Guangzhouko Jaialdiarekin elkarlana; Txotxongiloaren Munduko Kongresu eta Jaialdia 2016an Tolosa-Donostian hartzeko hautagaitzaren defentsa, Instituturekin batera Txinako Chengdu hirian egindakoa; Taiwango Children's Education Festival eta Greziako , Puppet-Mime Festival of Kilkis jaialditan esku hartzea, eta European Museum Forum eta The Best in Heritage topaketetan ere partaide izatea.   


2013, hitzarmenak elkarte era erakundeekin

Etxepare Euskal Institutuaren lan ildoetako bat erakunde eta elkarte ezberdinekin hitzarmenetan jasotzen diren egitasmoak garatzea da. Nazioarteko bihurtzeko lanetan ari diren euskal taldeak edo instituzioak dira batzuetan; euskal kulturari tokia egiteko prest egon daitezkeen kanpoko erakundeak bestetan. Haiekin lanean aritzea, laguntzea eta babesa ematea da Etxepare Euskal Institutuaren helburua, euskal kulturaren kanpo-sustapenak denon indarrak batzea eskatzen eta merezi duelako.

Proiektu zehatz horiek, elkarlanerako hitzarmenen bitartez jasotzen dira. Urtero ezberdinak izaten dira, aurten 30etik gora izango dira guztira, kultur esparru guztietakoak: arlo akademikoa -Udako Ikastaroak, Mintzanet, Mikel Laboa Katedra…- , literatura -EIZIE, LAF, Euskal PEN Kluba, Cervantes Institutua, Matadero Madrideko Casa del Lector…- dantza eta arte eszenikoak -ADDE, La Fundición, INAEM/Centro Dramático Nacional, Libourneko Fest’Arts jaialdia, Mercat de las Flors, CIT/TOPIC…-, musika -Musika Industriaren Elkartea, AIE, Jeunesses Musicales Bruselas, EH Sona…-,  arte plastikoak -13th Istambul Bienal, ikus-entzunezkoak -Euskadiko Filmategia Fundazioa, Donostia Zinemaldia, EIKEN Basque Audiovisual, London Film Festival, Nanteseko eta Pariseko Different! zinemaldiak…-.

Bestalde, New Yorkeko Euskal Etxearekin -100. urteurrenaren programaren lanketan- eta Euskal Kultur Erakundearekin ere lanean ari da Institutua aurten, eta laster sinatuko du beste hitzarmen bat Donostia 2016rekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau