Berriak Lehendakaritza
Eu

“Euskaraz emandako urrats bakoitzak sendotu egiten du bizikidetza”

2013.eko irailak 05
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu Lehendakariak adierazi du elebitasunarekin euskal gizarteak irabazaten duela. Urkulluren esanetan, elebitasunak pertsona bera aberasten du honi “mundo zabal eta berriak” eskainiz. Euskarak aurrera egin duen jauzia, begirada hezkuntza sisteman  eta helduen euskalduntzean jartzeari esker izan da eta Urkulluk azken honetan beharrean ari direnen lana goraipatu nahi izan du. Era berean, Lehendakariak nabarmendu du euskara Jaurlaritzaren lehentasuna dela. Izan ere, helduen euskalduntzea aurrekontuen “lehentasunezko lerroetan” dago, euskaltegien finantziaketa lehenetsiz. Aurten 31 milioi euroko dirulaguntza deialdia egin da helburu honetarako. Lehendakariak esan duenez, “euskara biziberritzea zutoina da” eta Jaurlaritzak euskararekin eta bizikidetzarekin hartu du konpromisoa, “elkarbizitzan eraiki nahi dugu etorkizuna”, ziurtatu du Lehendakariak.

Lehendakariak hitz hauek Lazkaoko Maizpide barnetegian adierazi ditu honen 25. urteurrenean . Bertan Lehendakaria, Hezkuntza, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua den Cristina Uriarte euskaltegi publiko zein pribatuen sareen arduradunekin batzartu dira. Ekitaldi honen atzean lelo bat, azpimarratu nahi izan da: "zatoz euskaltegira"

Lehendakariak bere hitzaldian, lelo horri ere ekin dio. Urkulluk herritarrei eta elebakarrei bereziki euskara ikasteko urratsa egin dezaten gonbitea luzatu die pertsona legez aberastuko direlako eta ekarpena handia egingo dietelako gizarteri. Lehendakariak aipamen berezia egin dio duela gutxi zendu den Jean Hartischelharri. Euskararen alde egin duen lana gogorarazi eta goraipatu nahi izan du Urkulluk.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PatxiSaez
    2013.eko irailak 06

    Comentario de Twitter:
    .

    «Euskaraz emandako urrats bakoitzak sendotu egiten du bizikidetza».

    1)http://t.co/89zcyogFmA @iurkullu @pxbaztarrika

    .

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jon Urdangarin, director de Maizpide