Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

1.514 langabe gehiago ditu Euskadik abuztua amaituta

2013.eko irailak 04

Euskadin abuztuan 1.514 langabe gehiago daude aurreko hilean baino; alegia, uztailean baino % 0,88 gehiago. Euskal Autonomia Erkidegoan 173.107 lagun ari ziren enplegu bila aurreko hilabetearen amaieran, Lanbideko erregistroen arabera (% 16,4).

 

Lurraldeka, honela banatzen ziren:

ARABA: 2013ko uztailean baino 286 langabe gehiago daude, % 1,04 gehiago, hain zuzen. Guztira, 27.882 lagun.

BIZKAIA: 2013ko uztailean baino 866 langabe gehiago daude, % 0,9 gehiago, hain zuzen. Guztira, 97.149 lagun.

GIPUZKOA: 2013ko uztailean baino 362 langabe gehiago daude, % 0,76 gehiago, hain zuzen. Guztira, 48.076 lagun.

 

Hauek dira langabezia-indize handienak dituzten eskualdeak: Ezkerraldea (% 20,58), Enkarterriak (% 19,45), Bilbo (% 19,41), Vitoria-Gasteiz (% 18,21) eta Ibaizabal (% 18,01). Txikienak, berriz: Gorbeialdea (% 8,01), Arabako Mendialdea (% 11,04), Lea-Artibai (% 11,48), Debagoiena (% 11,88) eta Arabako Lautada (% 12,06).

 

Sexuaren arabera:

Abuztuan 924 gizonezko langabe gehiago erregistratu dira, % 1,11 gehiago; emakumeak, berriz, 590 erregistratu dira, % 0,67 gehiago. Langabeen % 51,4 emakumeak dira.

 

Adinaren arabera:

25 urtetik beherakoak: 267 langabe gutxiago, % 2,12 gutxiago.

25-44 urte bitartekoak: 1.296 langabe gehiago, % 1,48 gehiago.

45 urte eta gehiagokoak: 485 langabe gehiago, % 0,68 gehiago.

 

Sektoreen arabera:

Lehen sektorean 7 langabe gehiago dago, % 0,26 gehiago.

Industrian 339 langabe gehiago dago, % 1,34 gehiago.

Eraikuntzaren sektorean 124 langabe gehiago dago, % 0,62 gehiago.

Zerbitzuen sektorean 1.429 langabe gehiago dago, % 1,32 gehiago.

Aldez aurretik lanik gabe zeudenen artean, 385 langabe gutxiago dago, % 2,48ko murrizketa.

 

Gizarte Segurantzako afiliatuak

Abuztuan, 865.467 izan dira, batez beste, Gizarte Segurantzan Euskadin afiliatuak, aurreko hilean baino 7.639 gutxiago (% 0,87ko murrizketa uztailarekin alderatuta). Gipuzkoan afiliazioa % 0,58 murriztu da; Araban eta Bizkaian, berriz, % 1,71 eta % 0,80, hurrenez hurren.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)