Berriak Lehendakaritza
Eu

Irekiak orri nagusi berria aurkeztu du

2013.eko irailak 04

Irekiak -Eusko Jaurlaritzak internet bidez herritarrekin zuzenean komunikatzeko duen atariak, hain zuzen- diseinu berria dauka aurreko astetik herritarren parte hartzeari lehentasuna emateko, izan ere, Jaurlaritzak gardentasunean, gobernu onean eta kudeaketaren zorroztasunean sakondu nahi du.

Irekiaren bertsio berriak -2010ean abiarazi zenetik laugarrena da oraingoa- tresna hori sortu zeneko oinarrizko egitekoari eusten dio, hau da, kanal bat eskaintzea herritarrei Jaurlaritzaren jarduera ezagutzeko edonoiz, gardentasunaren, parte hartzearen eta lankidetzaren printzipioei jarraituz, baina orrialde nagusia berriz diseinatu da, herritarren parte hartzeari protagonismo nagusia emateko.

Horrela, Irekia berriaren bitartez herritarrek errazago eskuratuko dute Jaurlaritzaren jarduerari buruzko informazioa eta aldi berean egoki irizten dieten proposamenak eta iritziak aurkezteko aukera izango dute.

Orrialde nagusiak aktualitateari buruzko atal bat berreskuratu du goiburuan; atal horrek Jaurlaritzari buruzko azken berri nagusiak eta Jaurlaritzaren agendan egun horretarako programatutako ekitaldien zuzeneko emanaldiak erakusten ditu. Orrialdearen erdi aldean, herritarren parte hartzeari buruzko atala dago eta 3 fitxaren bitartez bideratzen dira herritarrek edozein gairi buruz egiten dituzten proposamenak, ekarpenak eta iritziak.

Lehenengo fitxan, Herritarren Eskaerak izenekoan, herritarrak kezkatzen dituzten gaiez edota gaurkotasuna duten gaiez egindako eskariak eta iradokizunak biltzen dira eta aukera dago herritarren gainontzeko proposamenen alde edo aurka emateko botoa (fitxa honek lehen herritarren proposamenetan eta galderetan banatuta zegoen edukia batu du, baina aritzeko erari eutsi dio). Gobernuko Proposamenak deritzon fitxan Jaurlaritzaren lege-proiektuak, egitasmo estrategikoak, programak, egutegiak eta ekimenak jasotzen dira, gizarteak horiei buruzko iritzia eman eta ekarpena egin ondoren horietako bakoitzari buruzko ondorioak ezartzeko. Azkenik, Gobernuaren Erantzunak izeneko fitxaren bitartez herritarrek gai jakin bati buruz aurkeztutako galderen erantzunak jasotzen dituzte.

Bestalde, Irekia berriak ohiko zenbait atali eutsi die: Jaurlaritzaren agendari eta berriak izenekoari; bideoak eta argazkia deritzonari; eta gure esparruko gizarte sareetan gaurkotasun handiena duten gaiei jarraitzekoari.

 

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @konpantzia
    2013.eko irailak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: ¿Todavía no sabes cómo participar en Irekia? Participar es ahora más fácil que nunca, te esperamos http://t.co/vO2T0U4cAT

  • 2013.eko irailak 05

    Lehenengo inpresioa ona izan da: hierarkiak hobeto zehaztuta, antolaketa argiagoa... esango nuke trinkoagoa dela, aurrekoan aukera handiak baitzeuden informazio-armiarman galtzeko eta dispertsiorako.
    Sare sozialen menua ere egokiagoa da, dena batuta. Nik beharbada, Eusko Jaurlaritzaren gizarte-sareetako erabileren eta estiloaren gida sartuko nukeen menu horretan.
    Fitxen egitura ere egokiagoa da eta espero dut herritarren parte-hartzea bultzatzen laguntzea.
    Tira, denborak eta herritarrek esango digute asmatu duzuen ala ez. Oraingoz, egindako lanagatik zoriontzea baino ez da gelditzen.

  • 2013.eko irailak 05

    Tiempo habrá de analizarla en profundidad, pero la primera impresión es que se ha ganado en coherencia, con una estructuración más clara de la home. Los contenidos están jerarquizados de manera más atractiva, priorizando algunos de ellos, como los referidos a participación ciudadana.
    También me parece altamente positiva la reestructuración de todo lo referido a la redes sociales, en menús más compactos. Por aportar algo, yo hubiera incluído en el menú la Guía de uso y estilos.
    Esperemos que esta nueva estructura resulte atractiva para los ciudadanos y participen en la misma.

  • @CyberEuskadi
    2013.eko irailak 04

    Comentario de Twitter:
    Irekia presenta su nueva home http://t.co/NNATl6TWVQ

  • @jerkoreka
    2013.eko irailak 04

    Comentario de Twitter:
    Kanal bat eskaintzea herritarrei Jaurlaritzaren jarduera ezagutzeko edonoiz, gardentasunaren, parte hartzearen... http://t.co/xUlbVxy8GZ

  • @euskadinnova
    2013.eko irailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Irekiak orri nagusi berria aurkeztu du. http://t.co/i3TUmoeoGy

  • @euskadinnova
    2013.eko irailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Irekia presenta su nueva home. http://t.co/Fm4bLFfEKf

Komunikabideek behera kargatzeko