Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Agindua, unibertsitate aurreko irakasmailetarako euskarazko ikasmaterial digitalak egiteko laguntza-bideetara dei egiten duena (EIMA 2.0). (2013-08-30(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko abuztuak 30

LABURPENA

200.000 € EUSKARAZKO IKASMATERIAL DIGITALETARAKO

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, U Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko egunez agindu bat onartu du, Unibertsitate aurreko irakasmailetarako euskarazko ikasmaterial digitalak egiteko laguntza-bideetara dei egiten duena (EIMA 2.0).

Agindu honen xedea zera da: euskarazko ikasmaterial digitalak, oinarrizkoak zein osagarriak, prestatu edo egokitzeko eta hezkuntza-komunitatearen eskura jartzeko diru-laguntzak, 200.000 euro, arautzea eta horietarako dei egitea.

Unibertsitate aurreko irakasmailetarako ikasmaterialak hartzen ditu deialdi honek kontuan. Helburu nagusia arlo horretan irakaskuntzan dagoen hutsunea betetzea da eta ikasle-irakasleei beren jardunerako ikasmaterialak eskaintzeko bideak jartzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau