Berriak Lehendakaritza
Eu

Erabakia, "New Yorkeko Euzko Etxea-New York Basque Club" euskal etxeari zuzeneko diru-laguntza bat ematekoa, 2013. urtean haren ehungarren urteurrenaren ospakizunetarako beharrezko gastuak ordaintzeko eta Estatu Batuetan Basque Country marka sustatzeko. (2013-08-30(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko abuztuak 30

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK BASQUE COUNTRY ESTRATEGIA SUSTATUKO DU AEBetan NEW YORKEKO EUSKAL ETXEAREN MENDEURRENAREN TESTUINGURUAN

Eusko Jaurlaritzak New Yorkeko Euskal Etxearentzat 30.000 euroko diru laguntza onartu du Gobernu Kontseiluan, Estatu Batuetan Basque Country estrategia sustatu eta NYeko Euskal Etxearen mendeurrena ospatzeko helburuz.

Basque Country marka New Yorken ezagutzera emango da, hiri honek, nazioarteko erakusleihoa izanik, euskal baloreen eta produktuen sustapenari oihartzun eta indar handia ematen dionez gero, eta Estatu Batuak munduko merkatu handienetako dela kontuan harturik. Honekin batera, New Yorkeko Euskal Etxeak historikoki jokatu duen paper garrantzitsua azpimarratu behar da, 1913an sortua, bertara iristen ziren euskaldunei harrera egin izan diona, iraganean zein orainean.

Basque Country estrategia Iñigo Urkullu lehendakariak aurkeztu zuen ekainean, eta lau ekintza ardatz ditu: ekonomia eta industria; kultura eta hezkuntza; turismoa; eta kanpo harremanak. Eusko Jaurlaritzak 120 milioi euro bideratuko ditu datozen 4 urteetan estrategia hau bultzatzera. Helburua ekonomiaren eta enpleguaren suspertzea lortzea da, industria eta inbertsioaren nazioartekotzearen eta berrikuntzaren bitartez, besteak beste.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau