Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Dekretua, Estilismoko eta Ile-apainketa Zuzendaritzako Goi Mailako Teknikari tituluari dagokion curriculuma ezarriko duena. (2013-08-30(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko abuztuak 30

LABURPENA

ESTILISMOKO ETA ILE-APAINKETA ZUZENDARITZAKO GOI TEKNIKARIA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Estilismoko eta Ile-apainketa Zuzendaritzako goi mailako teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Estilismoko eta Ile-apainketa Zuzendaritzako goi mailako teknikariaren tituluari, Irudi Pertsonala lanbide-arloan, dagozkion goi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita modulu profesionalen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau