Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Dekretua, Dantzako oinarrizko irakaskuntzen curriculuma ezarri eta horietara sartzea arautuko duena. (2013-08-30(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko abuztuak 30

LABURPENA

DANTZAKO OINARRIZKO IRAKASKUNTZEN CURRICULUMA

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, dantzako oinarrizko irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen eta horietara sartzea arautzen duen Dekretua onartu du gaurko bileran.

Dekretuak ebaluaziorako, promoziorako eta ikasketetan jarraitu ahal izateko irizpideak ere jasotzen ditu, eta dantza ikasketak emateko baimenduta dauden Euskadiko ikastetxe eta kontserbatorioetan izango da aplikagarri. Lau ikasturteko iraupena izango dute ikaskuntzok, eta dantza ikasketa profesionalen formaziora, hezkuntzara, orientaziora eta prestaketara bideratuta egongo dira. Dantzako oinarrizko ikaskuntzak zortzi eta hamahiru urte bitarteko ikasleek burutuko dituzte.

Ikastetxeko irakasleek dantzaren oinarrizko ikasketei dagokien curriculuma zehaztu eta osatuko dute, euren ikastetxearen hezkuntza proiektuaren bidez, eta Dekretuak ezartzen duen curriculumarekin bat datozen irakaskuntza-egitarauak garatuko dituzte.

Irakaskuntza hauen lau ikasturteetako curriculuma osatzen duten ikasgaiak, honako hauek dira: Dantza akademikoa, Musika eta Euskal Dantza tradizionala. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak urtero egingo du dantzako oinarrizko irakaskuntzetara sartzeko proben deialdia.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau