Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Ebazpena, HABEren zuzendari nagusiarena, 2013ko urria eta 2014ko iraila bitarteko euskara-ikastaroengatik, Euskal Etxeei esleituko zaizkien diru-laguntzak arautzen dituena. (2013-08-30(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko abuztuak 30

LABURPENA

200.000 EURO EUSKAL ETXEETAKO EUSKARA IKASTAROETARAKO

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Euskal Etxeei esleituko zaizkien diru-laguntzak arautzen dituen Ebazpena onartu du. Ebazpenaren xedea da, 2013ko urria eta 2014ko iraila bitarteko euskara ikastaroengatik Euskal-Etxeei diru-laguntzak ematea.

Xede horretarako 200.000 euro bideratu dira. Diru-laguntza eskatu nahi duten Euskal Etxeek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte: Eusko Jaurlaritzaren Euskal Etxeen erregistroan inskribatuta egotea, helduen euskalduntze eta alfabetatzerako HABEk ezarritako curriculuma izatea jardueren erreferente, astean gutxienik 3 eskola-ordu ematea eta gutxienik talde bakoitzak 6 ikasle izatea ( eta bataz beste, gutxienik 8 ikasle taldeko, talde guztien artean)

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau