Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak egonkortasun instituzionalaren alde egin du Euskadiko ekonomia suspertzeko

2013.eko irailak 04

Euskal Autonomia Erkidegoaren egoerak egonkortasun instituzionala behar duela adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak. Urkulluk zehaztu duenez, gizarte-zerbitzuak, fiskalitatea eta suspertze ekonomikoa defendatzera bideratutako «norabide» finko batek markatu behar du egonkortasun hori. «Nork irabazten duen gehien eta horrelakoak albo batera uzteko unea da», zehaztu du lehendakariak, erreferentzia eginez EAJren, PSE-EEren eta Jaurlaritzaren artean fiskalitateari eta egonkortasun instituzionalari buruz dituzten elkarrizketei. Urkulluk «akordiorako behar beste oinarri» badagoela ikusten du, eta, fiskalitateari dagokionez, «berrazterketa oso» bat bilatzen dutela azaldu du. Diru-sarrerak eta gastuak hitzartzeko adostasuna agertu du lehendakariak; gastuak izan litezkeen diru-sarreretara egokitzen badira, betiere.

Iñigo Urkullu lehendakariari Onda Vascako Euskadi Hoy saioan elkarrizketa egin dio Xabier Lapitzek gaur goizean. Egutegi politiko berrian landuko diren gaiak izan dituzte mintzagai elkarrizketan; hala nola Bake eta Bizikidetza Plana, enpresarien eta sindikatuen arteko egoera eta Espainiako presidentearekin duen harremana.

Azken gai horri dagokionez, Rajoy presidenteak bere proposamenei ez diela erantzunik eman nabarmendu du lehendakariak. Urkulluren iritziz, «ariketa taktikoko garaiak dira», eta Espainiako presidenteak ez du jarrerarik hartu nahi Parot dotrinaren edo espetxe-politikaren gainean. Elkarrizketa horien erdigunean bakea eta bizikidetzaren normalizazioa egon zirela gogorarazi du lehendakariak, eta, erantzunik izan ez bada ere, saiatzen jarraituko duela adierazi du.

Bakeari eta Bizikidetzari dagokienez, desadostasunak alde batera uzteko eta akordioa lor dadin lan egiteko deia egin die lehendakariak sentsibilitate politiko guztiei. Aurreko legegintzaldian onartutako zoru etikoa gogorarazi du Urkulluk, eta horrek izan behar duela elkarrizketen oinarria erantsi du.

Egoera ekonomikoa ere aipatu du lehendakariak. Langabeziaren datuak «ez dira onak», adierazi du Urkulluk. Jaurlaritza hainbat programa abiarazten ari da ekonomia suspertzeko, eta, datu batzuek susperraldia gertu dagoela iradoki arren, enplegu-sorreran ez islatzea sentitu du Urkulluk.

Langile askori lan-baldintzak aldatu zaizkie enpresariek eta sindikatuek uztailean akordiorik lortu ez zutelako. Urte-amaiera gogorra izango dela gogorarazi du lehendakariak, eta kolektiboek konfrontazio-adierazpenak alde batera uztea eta ituna bilatzeari ekitea espero du.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ostadar
    2013.eko irailak 04

    Comentario de Twitter:
    Opinión del Sr. Lehendakari sobre el paro. Me gustaría saber vuestra opinión. Si es que tenéis algo que opinar... http://t.co/ul7yfhIDZs

  • @GureAhaleginak
    2013.eko irailak 04

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Lehendakari aboga por la estabilidad institucional para reactivar la economía de Euskadi http://t.co/PN1VlLukIq

  • @jaionearratibel
    2013.eko irailak 04

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Lehendakari aboga por la estabilidad institucional para reactivar la economía de Euskadi http://t.co/1IhfnDwCGt

  • @iurkullu
    2013.eko irailak 04

    Comentario de Twitter:
    Los datos del paro no son buenos, por eso el Gobierno pone en marcha programas para reactivar la economía vasca http://t.co/VfUhHnRbof

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Xabier Lapitz