Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Uriarte sailburuak hasi du ikasturtea, Euskal Hezkuntza Sisteman 3.393 ikasle gehiagorekin

2013.eko irailak 06

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek hasi du 2013-2014ko ikasturtea. «Erronka berri» honen xedea, sailburuaren iritziz, kolaboratzen jarraitzen da, gizartea hezkuntza-sistemaren eskutik haz dadin, gizartearen itxaropenei hutsik egin gabe. Ikasturte honetan % 0,94 handitu dira izen-emateak hezkuntza-ziklo guztietan; aurreko ikasturtean baino 3.393 ikasle gehiago daude, hortaz. D eredua ere handitu da hiru lurraldeetan, baita Lanbide Heziketako matrikulen eskaerak ere; aurreko ikasturtean baino % 4,56 gehiago izan dira, hain zuzen. Jaurlaritzak Liburuen Kudeaketa Solidarioko Programaren alde egindako apustua ere nabarmendu du sailburuak; 81.000 ikasle baino gehiagok bat egin dute programa horrekin. «Ahalegin ekonomiko handia», Uriarteren iritziz, Jaurlaritzaren aurrekontua luzatuta baitago.

Gazteenak lehen eskola-egunera nola iritsi diren ikusi du Uriarte sailburuak Hezkuntzako sailburuorde Arantza Aurrekoetxearekin eta Lanbide Heziketako sailburuordearekin batera. Aurpegi alaiak eta negarren bat edo beste Gasteizko Umandi ikastolan.  Instalazioak bisitatu ondoren, adin txikieneko ikasgela batean eman ditu datuok sailburuak.

«Egiazko elebitasunean» jarri du arreta Uriartek, eta erantsi du hezkuntza-sistemak bermatu behar duela ikasleak derrigorrezko hezkuntzatik bi hizkuntza ofizialen «ezagutza praktiko nahikoarekin» ateratzea. Hala, egiazko elebitasun hori erdietsi behar da, Uriarteren aburuz, hirueletasunerantz, edo baita laugarren hizkuntzarantz ere, aurrera eginda.

Sailburuak gogorarazi du Sailak Premia Bereziak dituzten Ikasleentzako baliabideei eutsi diela. Politika horrek emaitzak dituela nabarmendu du Uriartek; gero eta ikasle ezgaitu gehiago sartzen dira unibertsitatean. Halaber, baterako hezkuntzako politikak bultzatzeko eta ikasgeletan genero-indarkeria prebenitzeko Jaurlaritzak egindako apustua ere nabarmendu du Uriartek.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @esti
    2013.eko irailak 06

    Comentario de Twitter:
    Que la prioridad de un sistema educativo sea el bilingüismo euskera-castellano me preocupa bastante http://t.co/4Xdsd3c1PN

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)