Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak 1,3 milioi euro bideratuko ditu ingurumena babesteko enpresek egiten dituzten inbertsioetara

2013.eko irailak 02


Eskaerak bitarteko telematikoen bidez egin beharko dira

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak 1,3 milioi euro bideratuko ditu aurten ingurumena babesteko inbertsioak egiten dituzten. Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek edo enpresa-elkarteek gauzatzen dituzten proiektuak diruz laguntzera. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 2an amaituko da

Eskaerak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira www.euskadi.net egoitza elektronikoan. Horretarako, diru-laguntza eskaerak online izapidetzeko behar diren ziurtagiri digitalak eduki behar dira. Izapide telematikoa egiteko sistemaren eskakizunei buruzko informazioa, diru-laguntzei buruzko aginduaren testua eta bete beharreko formularioak www. euskadi.net webgunean eskura daitezke.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzaren Aginduaren arabera, 1,3 milioi euro bideratuko dira inbertsioak egiteko. Inbertsio horien bidez, enpresa onuradunek aplikagarri zaizkien arauak gainditzea ahalbidetuko dien ingurumen-babeseko maila lortuko dute, edo ingurumen-babesa hobetuko dute aplikagarri zaien araurik egon ezean.

Honako hauek ere lagunduko dira diruz: indarrean diren ingurumen-babeseko arauak gainditzeko inbertsioekin zuzenean lotutako ingurumen-azterlanak, eta hirugarrenek sortutako hondakinak kudeatzeko inbertsioak, «puntako teknologia» edo ohiko teknologiak modu berritzailean erabiltzen badira.

Gainera, kutsatutako orubeak saneatzeko diru-laguntzak emango dira; betiere, ezin bada jakin zeinek kutsatu duen edo ezin bada behartu kostuak ordaintzera.

Horrez gain, diru-laguntzak emango zaizkie ETEei ingurumen-arloko kanpoko aholkularitza-zerbitzutik eratorritako kanpoko kostuak finantzatzeko. Zehazki, Ingurumen Kudeaketako Europako Sistemaren Erregistroan (EMAS) izena emateko, edo UNE-EN ISO 14.006 Ekodiseinuko Arauaren ziurtagiria lortzeko, ekoetiketak (I. eta III. motakoak) eskuratzeko edo karbono-aztarna egiaztatzeko. Bulegoko jarduerak azken horretatik kanpo geldituko dira.

Esleipen-irizpideak

Proposamenak enpresa txikiek edo ertainek aurkezten dituzten baloratuko da. Gainera, inbertsioari esker lortuko den ingurumen-hobekuntzaren harira, hori nolakoa den aintzat hartuko da. Hala, bereizi egin beharko dira, batetik, «hodiaren amaierako» izenez ezagutzen diren eta isuri kutsatzaileak tratatzera bideratzen diren proiektuak eta bestetik, isuriak sortzea saihestera bideratutakoak.

Hona hemen eskaerak baloratzeko aintzat hartuko diren irizpideetako batzuk: Euskal Autonomia Erkidegoan lanpostu zuzen edo zeharkakorik sortzea sustatzen duen, ekoberritzailea den, zer berrikuntza maila duen -Teknologia Garbien Euskal Zerrendan jasotako teknologiak hartuko dira berritzailetzat, justifikazio gehiagorik gabe- eta ingurumen-kudeaketako sistemen (SGMA) baliozko ziurtagiriak dituen inbertsioa gauzatuko den tokian.

Horrez gain, diru-laguntzaren eskaera ingurumenean eragin handiena duten sektoreen -galdaketa, altzairua, beroko ijeztea, zementua, beira, zeramika, karea, hondakin-kudeaketa, azaleko tratamenduak, beroko galbanizazioa, paper-orea eta sektore kimikoa- instalazioetatik datorren baloratuko da, bai eta inbertsioak indarrean den Ingurumen Esparru Programaren helburuei zer ekarpen egiten dien ere.

Izen-emateak

Diru-laguntzen agindu honen alderdiak zehatz-mehatz azaltze aldera, Ingurumen Sailburuordetzak informazio-jardunaldia egingo du irailaren 5ean, 10:00etan, Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen ekitaldi-aretoan. Izena emateko, jo Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren webgunera (dagoeneko eman daiteke izena).

 

18 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @marketweetings
    2013.eko irailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @geaforestal: Ayudas del Gobierno Vasco para PYMES. #ISO #EMAS #huelladecarbono #medioambiente. Te asesoramos. http://t.co/DMqCCASdfN

  • @Pelasup
    2013.eko irailak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @geaforestal: Ayudas del Gobierno Vasco para PYMES. #ISO #EMAS #huelladecarbono #medioambiente. Te asesoramos. http://t.co/DMqCCASdfN

  • @MailVerde
    2013.eko irailak 12

    Comentario de Twitter:
    Ayudas del Gobierno Vasco para PYMES. #ISO #EMAS #huelladecarbono #medioambiente. Te asesoramos. http://t.co/cHk4eVBTFF

  • @geaforestal
    2013.eko irailak 12

    Comentario de Twitter:
    Ayudas del Gobierno Vasco para PYMES. #ISO #EMAS #huelladecarbono #medioambiente. Te asesoramos. http://t.co/DMqCCASdfN

  • @MailVerde
    2013.eko irailak 05

    Comentario de Twitter:
    #GobiernoVasco destina 1,3 millones de € a proyectos para proteger el #medioambiente: http://t.co/z03g8GGOfF #Euskadi vía indforma

  • @EcoTuit
    2013.eko irailak 05

    Comentario de Twitter:
    #GobiernoVasco destina 1,3 millones de € a proyectos para proteger el #medioambiente: http://t.co/UAOXZj31Us #Euskadi vía @indforma

  • @indforma
    2013.eko irailak 05

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco destina 1,3 millones de euros a proyectos empresariales para proteger el medio ambiente: http://t.co/Jo6tvJTuJo

  • @praxis_XXI
    2013.eko irailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Beaz_Bizkaia: El Gobierno Vasco destina 1,3 M € a proyectos empresariales para proteger el #medioambiente - http://t.co/rvC8wyIV6O #ayu…

  • @maribi56
    2013.eko irailak 04

    Comentario de Twitter:
    Top story: Gobierno Vasco Irekia :: El Gobierno Vasco destina 1,3 millones de e… http://t.co/uJgVl3u7yS, see more http://t.co/05TJK7DQem

  • @MailVerde
    2013.eko irailak 03

    Comentario de Twitter:
    Subvencion proyectos #empresariales proteccion #MedioAmbiente ... #fundición #acero #laminación #cemento #vidrio ... http://t.co/cHk4eVBTFF

  • @eutokia
    2013.eko irailak 03

    Comentario de Twitter:
    Subvencion proyectos #empresariales proteccion #MedioAmbiente ... #fundición #acero #laminación #cemento #vidrio ... http://t.co/x4OzHHthhv

  • @aarrietacalleja
    2013.eko irailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Beaz_Bizkaia: El Gobierno Vasco destina 1,3 M € a proyectos empresariales para proteger el #medioambiente - http://t.co/rvC8wyIV6O #ayu…

  • @inguralde
    2013.eko irailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @beaz_bizkaia: El Gobierno Vasco destina 1,3 M € a proyectos empresariales para proteger el #medioambiente - http://t.co/qaDj3daMHX...

  • @MailVerde
    2013.eko irailak 03

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco destina 1,3 M € a proyectos empresariales para proteger el #medioambiente - http://t.co/jXOQF8L2bP #ayudas

  • @Ariane2_0
    2013.eko irailak 03

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco destina 1,3 m.€ a proyectos empresariales para proteger el medio ambiente. Vía @Beaz_Bizkaia http://t.co/JtUM35a4an

  • @laboralempresas
    2013.eko irailak 03

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco destina 1,3 millones de euros a proyectos empresariales para proteger el medio ambiente http://t.co/z7VwFHtfmA

  • @Cebek_
    2013.eko irailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @EmpreSEA: Gobierno Vasco destina 1,3 mill€ a proyectos empresariales para proteger el medio ambiente. http://t.co/QvBJrK9P6g

  • @EmpreSEA
    2013.eko irailak 02

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco destina 1,3 mill€ a proyectos empresariales para proteger el medio ambiente. http://t.co/QvBJrK9P6g

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)