Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadik Euskal Etxeetako gazteekin harremanak estutuko ditu

2013.eko irailak 03
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakaria "Gaztemundu" programako gazteekin elkartu da gaur arratsaldean. Munduko hainbat herrialdetako gazteak dira, eta guztiek ere ezaugarri berak dituzte: jatorria eta euskal musikarekiko zaletasuna. Lehendakariak ongietorria egin die, eta adierazi du "gure izatearen, nortasunaren eta kulturaren" zati direla. Hala, euskal musika gertuagotik ezagutzeko deia egin die, baita munduko txoko guztiak "sinfonia" horrekin betetzeko ere. Lehendakariak ideia hori errepikatu du, eta baieztatu du Euskadi irekia eraikitzeko lan egin daitekeela, "mundu globalean espazioa eta errekonozimendua irabaziko dituena".

"Gaztemundu" Jaularitzaren Atzerriko Komunitatearen Zuzendaritzak antolatutako programa da, eta helburu hauxe du: mundu zabaleko Euskal Etxeetako gazteei Euskadin egonaldi bat egiteko aukera ematea, egungo euskal errealitatearen berri gertutik izan dezaten. Programak aurten gai jakin bat jorratzen du: "euskal musikako instrumentu tradizionalak". Lehendakariak eskatu die euskal jatorriko gazte argentinarrei, txiletarrei eta iparramerikarrei aukera "bikain" hau aprobetxa dezatela, eta gaineratu du aukera aberasgarria dela Euskadirentzat ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)