
Gipuzkoako Artzai Gaztaren 29. Lehiaketa ospatuta
Nekazaritza, Arrantza eta Eligakai Polititako Sailburuordea, Bittor Oroz, Legazpiko Artzai Egunean izan zen atzo. Gipuzkoako Artzai Gaztaren 29. Lehiaketaren sarien banaketan eta artzaiei omenaldian parte hartu zuen.
Elgoibarko Mausitxa gaztandegiak lehiaketa irabazi zuen. Bigarren postua Olaberriako Aizpea gaztandegirako izan zen, eta hirugarren postua, pasa den urteko txapelduna, Ordiziako artzaiak, Joseba Insaustik lortu zuen.
Artzain Egunaren jaian ere Felipe Etxebarria eta Jacinta Zeberio-ri, Legazpiko Arizti Goikoa baserriko artzainak, eta Jose Mari Osa eta Argi Osa-ri, Bergarako Larrañaga Haundi basarrikoak, omenaldia egin zieten.
Gipuzkoako artzai asko parte hartzen dute Legazpiko Artzain Egunean. Gazten lehiaketaz gain, ardi eta ahari erakusketak egiten dira eta bertan azken kanpainako ardi ekoizleenak ikus daitezke.