
Irekiatik nabigatu zure iPhone eta Android sistemarekin
Gaurtik aurrera, Eusko Jaurlaritzaren parte-hartzerako orrialdetik nabigatu daiteke telefono mugikorraren bitartez
Badago aukera www.irekia.euskadi.net webgunera telefono mugikorren bitartez iristeko. Gaurtik aurrera, Eusko Jaurlaritzaren parte-hartzerako orrialdearen bertsio bat dago eskura iPhone eta Android telefonoetan. Erraz instalatzen den tresna berri honekin, herritarrak Irekiara konekta daitezke edozein lekutatik, beren telefono mugikorrarekin soilik.
Irekia iPhone eta Androidera iritsi da. Gaurtik aurrera, www.irekia.euskadi.net orrialdetik nabigatu daiteke eta bertan eskaintzen diren eduki batzuetara iritsi iPhone eta Android telefono mugikorren bitartez. Tresna berri honek bidea ematen du Eusko Jaurlaritzaren parte-hartzerako webgunearekin konektatzeko edozein lekutatik; baldintza bakarra da iPhone edo Android telefono mugikorra izatea eskura.
Hori lortzeko prozesua oso erraza da. Egin behar den gauza bakarra da esploratzaile bat irekitzea eta nabigatzailearen barran helbide hau idaztea: http://irekia.euskadi.net/eu/iphone edo http://irekia.euskadi.net/eu/android.
Onartzen dugunean, esploratzailearen orrialde berri batean Irekiaren iPhone/androidarentzako bertsioa irekitzen da.
Hortik aurrera, nahi izanez gero, iPhoneren kasuan + ikurraren gainean saka dezakezu (pantailaren beheko partean), eta agertzen den goitibeherako menuan “hasierako pantailari gehitu” aukeratu. Horren ostean, beste pantaila bat agertzen zaigu ikonoarekin eta aplikazioarentzako izen batekin (berez Irekia agertzen da). “Gehitu” sakatzen dugu (pantailaren goiko partearen eskuinean dagoen ikonoa) eta badago instalatuta.
Androidaren kasuan, zure faboritoetan erantsi dezakezu.
Zure mugikorrarekin Irekiatik nabigatzera!!!
-
2010-04-20
Tienes razón Gorka, es el mínimo que se pide a un sitio móvil. El usuario no tiene por qué recordar las URLs (http://irekia.euskadi.net/es/iphone o http://irekia.euskadi.net/es/android.) cuando las necesita realmente en un contexto de usuario móvil. Usad WURFL, que es software libre y os soluciona el problema de detección de terminales.
Puestos a dar ideas, ¿qué pasa con el resto de usuarios que no tienen Android o iPhone? Por lo menos se podría adpatar para los terminales más populares del mercado estatal (5800, N95, etc. etc.) que representan un porcentaje de la navegación móvil importante (mirad las estadísticas de Admob o de Nielsen)
Y por cierto, que bien que en GV empiecen a adaptar sitios al móvil :)
-
2010-04-16
Comentario de Twitter:
RT @Irekia_News: Navega por Irekia con tu iphone y android. http://www.irekia.euskadi.net/es/news/1570-navega-por-irekia-con-iphone-android