Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak bat egiteko deia egin du Euskadiren etorkizuneko erronkei erantzuteko

2013.eko abuztuak 30

Iñigo Urkullu lehendakariak baieztatu du Euskadik «atzeralditik irteteko» aukera duela; hori dela eta, nabarmendu du «ahaleginak batu» beharra dagoela helburu hori betetzeko. Lehendakariak aitortu du 2013ko eta 2014ko ekitaldiak «gogorrak» izango direla, eta onbideratzea eta hazkundea «kudeaketaren zorroztasunaren» mende egongo direla, baita «estrategia ekonomikoaren eta bat egiteko gaitasunaren» mende ere. Urkulluk azken ideia horretan arreta berezia jarri du; hau da, akordioak lortzea. Lehendakariak azaldu du uda aurretik irekitako negoziazioak eta lantaldeak aurrera doazela, eta irailean fruituak emango dituztela. «Orain, Jaurlaritzak erabakiak hartu behar ditu, eta lan egin», adierazi du Urkulluk.

Iñigo Urkullu lehendakariak gidatu du gaur Donostiako Miramar jauregian egindako Gobernu Kontseilua. Jaurlaritzak gaur hasi du ikasturte politiko berria, onbideratze ekonomikoa gai nagusitzat hartuta. Lehendakariak azaldu du ikasturte berri honen hasierak lau ardatz izango dituela: ekonomia suspertzeko 180 milioi euroko funtsa gaitzeko mahai instituzionala; erreforma fiskala; Bake eta Bizikidetza Planaren eboluzioa; eta, azkenik, defizita malgutzeko eta kupoa negoziatzeko aldebiko negoziazioa.

Azken gai honen inguruan, lehendakariak baieztatu du Espainiako Gobernuarekin dituzten elkarrizketek aurrera jarraitzen dutela. Urkullu defizita malgutzeko akordioaren aldekoa da, baita kupoaren likidazioari buruzko akordioaren aldekoa ere. Bi gaiek «aldebiko akordioak» eskatzen dituzte, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan jorratu beharrekoak, lehendakariak adierazi duenez. Urkulluk esan du batzorde hori datorren asteetan deitzea litekeena dela.

Datozen asteetan, fiskalitateari buruzko elkarrizketetan ere aurrerapenak izango direla esan du Urkulluk.  Lehendakariak esan du «lan ona» egin dela, eta, itun posible horretatik, 2014ko aurrekontuak onartzea erraztuko dela. Urkulluk aurreratu du Jaurlaritzak helburu «sozialeko» aurrekontu-proiektuetan diharduela lanean.

Lehendakariak, halaber, Donostia abuztuaren 31n erre zuteneko gerra gogoratu du hitzaldian. Iragana atzean uzteko helburuarekin egin du. Orain bi urtera arte terrorismoak markatuta egon den iragana. Lehendakariak esan du orain dela printzipioak eta balioak sendotzeko garaia, euskal gizartearen errealitatea aldatu den aldetik. Hala, Jaurlaritzak aurkeztutako Bake eta Bizikidetza Plana nabarmendu du. Ekarpenak jasotzeko irekita dagoen plan honen helburua bizikidetza normalizatzea da, bizikidetza «uztartua eta lotzailea».

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2013.08.30)

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jaionearratibel
    2013.eko abuztuak 30

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Lehendakari llama a la concertación ante los retos de futuro de Euskadi http://t.co/YnCkifGoT7

  • @iurkullu
    2013.eko abuztuak 30

    Comentario de Twitter:
    Susperraldia eta hazkundea, kudeaketak zorrotzak, estrategia ekonomikoak eta hitzartzeko gaitasunak ekarriko dute http://t.co/MkZSmZ9xtg

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)