Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariari elkarrizketa, “En días como hoy” (RNE) saioan

2010.eko apirilak 14

Lehendakariak, epaileei, ultraeskuineko talde batzuek egiten dituzten herri akusazioen “erabilera gaiztoa geldiarazteko” eskatu die

Radio Nacional de Españako “En días como hoy” saioan egindako elkarrizketa batean, lehendakariak gaurkotasun politikoaren gai nagusiak aztertu ditu. Lehendakariak, Egunkaria itxi izana “Zuzenbide estatuaren aurkako erasoa” izan zela adierazi du, eta epaileei eskatu die ultraeskuineko talde batzuek egiten dituzten herri akusazioen erabilera “gaiztoa” geldiarazteko. Halaber, baieztatu du “gezur hutsa” dela Eusko Jaurlaritzaren eta ezker abertzalearen artean zubiak daudela. Lehendakariak berriro esan du bere kezka nagusia, Euskadi behin betiko krisitik irtetea dela, eta ez duela hori lortutzat emango, “behar adina enplegu sortzeko gai ez garen arte”.

Patxi López lehendakariak adierazi du, Audientzia Nazionalak konstituzioaren aurkakotzat jo zuen Egunkaria itxi izana, “zuzenbide estatuaren beraren aurkako eraso bat izan zela, oinarri sendorik gabe egin zena, zeharo irmoa den epai batean ikusi den bezala”.  Lópezek, horrenbestez, epaileei eskatu die ultraeskuineko talde batzuek egiten dituzten herri akusazioen erabilera “gaiztoa” “geldiarazteko”, izan ere, “herri akusazioak dira orain justizian gatazkak mantentzen ari direnak”, gehitu du.

Radio Nacional de Españako “En días como hoy” saioan egindako elkarrizketa batean, lehendakariak gaurkotasun politikoaren eta ekonomikoaren hainbat gai aztertu ditu.

Bestalde, Jaurlaritzaren eta ezker abertzalearen artean “zubiak” daudela ziurtatzen duten nazionalisten adierazpenen gainean, lehendakaria zorrotz agertu da: “Erabat faltsua da ezker abertzalearekin zubiak ditugula”, Lehendakariak Jaime Mayor Oreja Barne ministro ohiaren adierazpenak kritikatu ditu. Honek ziurtatu zuen Espainiako gobernuak itun bat lortu zuela ETArekin hauteskundeak irabazteko. “Hor gurutzatu ziren duintasun politikoaren muga guztiak. Hori, politikan, lotsagarria eta onartezina dela iruditzen zait”, gehitu du.

Inkestak eta itunak

Inkestei buruz galdetu diotenean, lehendakariak adierazi du, “hauteskundeetan bestelakoak izango direla”. Lópezek defendatu du, orain, inkestak “berehala ezagutarazten direla, inongo zentsurarik gabe, baina lehen ez zela horrela”. Eta ondokoa ziurtatu du: “gobernuaren neurrien balorazioak positiboak eta babestuak diren bitartean, ez zaizkit horrelako inkestak axola”. Ildo horretan, lehendakarian PPrekin duen hitzarmena defendatu du, izan ere, “ez da egon ez neurririk ez erabakirik Euskadin inoren aurkako fronterik eraiki duenik”. “Urtebetean neurri ugari hartu ditugu, sektore guztietan, batez ere krisiaren aurkako borrokan, eta harro nago horietaz“, gehitu du. Baina Lópezek, beste behin adierazi du krisia ez duela amaitutzat emango “behar adina enplegu sortzeko gai ez garen arte”.

Ildo horretan, lehendakariak adierazi du benetan uste duela berriro gobernatuko duela, izan ere, gidatzen duen proiektuak “legealdi bat baino gehiago behar du aldaketaren funtsezko ondorioak ikusi ahal izateko”. Udal eta foru hauteskundeei begira, lehendakariak ziurtatu du ez dela gainerako alderdi politikoekin inolako erabaki edo itunik ezarriko, udal hauteskundeak igaro arte. “Guk sekula ez dugu akordiorik baztertzen hauteskundeen aurretik, izan ere, hauteskundeak nork irabazten dituen eta nork duen gobernatzeko adina boto esan behar dutenak herritarrak dira”, azaldu du Lópezek.

Biktimak, ikasgeletan

Beste esparru batean, Patxi López lehendakariak defendatu du terrorismoaren biktimak euskal ikastetxeetan egon behar direla, “herri honetan gertatu dena eta gertatzen dena” ikustarazteko. Neurri honekin, Eusko Jaurlaritzak, indarkeria terrorista justifikatzen duten “argudio faltsuak deseraiki” nahi ditu. Horregatik, Lópezek, azkenean, alderdi politiko guztiek akordio bat lortuko dutela sinesten du, “guztion batasuna eskatzen duen gai batean adostasuna lortuz”. “Guk nahi duguna da herri honetan gazteek argudio faltsu horietan ez sinestea, Euskadi ez dakit nork zapaldutako aberria dela eta askatzeko desberdin pentsatzen duena hil behar dela ez sinestea; hori baita herri honetan gertatu dena”, gehitu du. “Inor ez da jaiotzen herri honetan terrorista izateko nahiarekin”, amaitu du.

 

Iruzkin bat
  • 2010.eko apirilak 14

    Me ha gustado mucho la entrevista,espero que sigais así. Un saludo, Jon

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria