Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Jaurlaritzak eta Arartekoak haien arteko hartu-emanetan bitarteko telematikoen erabilera bultzatzea adostu dute

2013.eko abuztuak 26

  • Bi instituzioen arteko harremanak arintzeko hitzarmen bat sinatuko dute.
  • Gobernuak konpromisoa hartu du Arartekoari gehienez 15 eguneko epean erantzuteko.
  • Sinadura elektroniko aurreratuaren erabilerak hartu-emanen egiazkotasuna eta segurtasuna bermatuko du

Jaurlaritzak eta Arartekoak lankidetza-hitzarmen bat sinatuko dute enplegua eta haien arteko harremanetan teknika eta bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen ezarpena sustatzeko.

Zehazki, Gobernuak eta Arartekoak konpromisoa hartu dute bien arteko agirien trukean eta harremanetan ziurtagiri elektronikoak erabiltzeko.

Hitzarmena abian jartzen denean, Jaurlaritzak Arartekoarekin dituen hartu-emanen eraginkortasuna eta arintasuna hobetuko dira. Hobekuntza garrantzitsua da kalitatezko zerbitzu publikoak bidezko epeen barruan eman ahal izateko.

SINADURA ELEKTRONIKO AURRERATUA

Hartu-emanen egiazkotasuna eta segurtasuna sinadura elektroniko aurreratuaren erabileraren bidez bermatuko da, ziurtagiri elektroniko batean oinarrituta eta sinadura sortzeko gailu seguru baten bidez sortuta dagoelako.

Eusko Jaurlaritzak zein Arartekoak balio eta eraginkortasun juridiko bera emango diete sinadura elektroniko aurreratua daukaten agiri elektronikoei zein eskuz egindako sinadura duten agiriei.

Bi erakundeek Izenpe, S.A. enpresak emandako ziurtagiri elektronikoak erabiliko dituzte. Enpresa hori da Eusko Jaurlaritzak eta Arartekoak zerbitzuok eskaintzeko erabiliko dutena.

ARARTEKOARI ERANTZUTEKO EPEAK

Hartu-emanen sistemaren eraginkortasuna gorena dela ziurtatzeko, hitzarmenak, aipatuakoaz gain, Aratekoari erantzuteko honako epe hauek ere ezarri ditu:

  • Kexa-espediente batean lehen informazio-eskaera egitean, erantzuteko epea 15 egunekoa izango da, eskaeraren gaiaz arduratzen den sailak hura hartzen duenetik zenbatzen hasita.
  • Eusko Jaurlaritzak dagoeneko bideratutako kexa-espediente batean informazio-eskaera gehigarria egitean ere epea 15 egunekoa izango da edo, hala dagokionean, informazio-eskaera gehigarriaren idatzian adierazitakoa.


Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko