Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Cristina Uriarte sailburuak Zinemaldiaren baitan dagoen Zinemira sailaren aurkezpenean hartu du parte

2013.eko abuztuak 23

Zortzi film luze aurkeztuko dituzte Donostia Zinemaldiko 61 edizioaren Zinemira sailean

"Euskal zinearen azken urteetako lanik onenak igaro dira Zinemiratik", halaxe adierazi du Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua den Cristina Uriartek Zinemaldiko Zinemira sailaren aurkezpenean. Bosgarren urtez Eusko Jaurlaritza eta Donostiako Zinemaldiaren artean Zinemira saila antolatu dute. Donostia Zinemaldiaren 61. edizioak zortzi film luze aurkeztuko ditu aurten Euskal Herrian ekoitziriko zinemari buruzko Zinemira sailean. Uriarteren hitzetan, "ez dago euskal zinearentzat Zinemaldia baino plataforma hoberik", izan ere mundu osoko banatzaile, ekoizle eta prentsa espezializatuaren aurrean erakusten baitu euskal sortzaileen lana.

Bost estreinaldik eta aurten ekoitziriko hiru lanek osatuko dute film taldea. Estreinatuko diren lanetako lau Euskal Zinemaren Irizar Saria eskuratzeko lehiatuko dira, baita Zinemaldiaren beste edozein sailetan aurkezten diren eta gutxienez % 20 euskal ekoizpena duten gainerako lanak ere, betiere mundu mailako estreinaldiak badira. Irizar saria nori eman epaimahai espezifiko batek erabakiko du, eta saridunak 20.000 € euro gordin irabaziko ditu, filmaren ekoizleentzat.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jose Luis Rebordinos, Zinemaldiaren zuzendaria; Maite Iturbe, EiTBren zuzendari nagusia