Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Bilboko Aste Nagusia: Euskotrenek jaietako zerbitzu bereziekin jarraituko du

2013.eko abuztuak 21

Euskotren Sozietate Publikoak Bilboko Aste Nagusiko azken egunetan  gaueko zerbitzuekin jarraituko du. Zirkulazio berezi horiek honako linea hauetan eskainiko dira: Txorierri (Bilbo-Lezama), Urdaibai (Bilbo-Bermeo), Durangaldea eta Deba Barrena (Bilbo-Donostia).

Gaueko tren zerbitzu bereziaren ezaugarriak ondorengo hauek izango dira:

TXORIERRI (Bilbo – Lezama):

• Zazpi Kaleak – Lezama: zirkulazioak ordu betez behin larunbatera arte, abuztuaren 24ra arte.

• Lezama – Zazpi Kaleak: zirkulazioak ordu betez behin larunbatera arte, abuztuaren 24ra arte.

DURANGALDEA/DEBA BARRENA (Bilbao – Elgoibar – Deba):

• Deba – Bilbo: Abuztuaren  24an, zirkulazioak Debatik 1:35ean, 3:35ean eta 5:35ean.

• Elgoibar – Bilbao: Abuztuaren  22an eta 23an, zirkulazioak Elgoibartik 1:55ean eta 3:55ean. 22an irteera 5:18an (Durangoraino). Abuztuaren 23an, zirkulazioa 5:55ean. Abuztuaren  23an eta 24an, zirkulazioa 7:22an (Durangoraino).

• Durango – Bilbao: Abuztuaren 22an, zirkulazioak 22:42an, 23:12an, 2:33an eta 4:33an.  Abuztuaren 23an, zirkulazioak 22:42an, 23:17an, 2:33etan, 4:33an eta 6:33an. Abuztuaren 24an, zirkulazioak Durangotik 18:12an, 19:12an,  20:12an, 21:12an, 22:12an, 22:42an, 23:17an, 2:33an, 4:33an eta 6:33an. ( horrez gain, beste zirkulazio bat Amorebietatik 21:48an).

• Bilbo – Durango: Abuztuaren  22an, zirkulazioak Durangorantz 23:30ean, 23:50ean, 0:50ean, 1:50ean, 2:50ean, 3:50ean eta 4:50ean. Abuztuaren  23an, zirkulazioak 23:30ean, 23:50ean, 0:50ean, 1:50ean, 2:50ean, 3:50ean, 4:50ean, 5:50ean, 6:10ean, 6:48an eta 7:30ean. Abuztuaren 24an, zirkulazioak  19:30ean, 21:30ean, 23:00ean, 23:30ean, 23:50ean, 0:50ean, 1:50ean, 2:50ean, 3:50ean, 4:50ean, 5:50ean, 6:10ean, 6:48an,  eta 7:30ean.  Abuztuaren 25ean, zirkulazioak 23:50ean eta 1:50ean.

• Bilbo – Deba: Abuztuaren  22an zirkulazioak Elgoibarreraino 23:50ean, 1:50ean eta 3:50ean. Abuztuaren 23an zirkulazioak Elgoibarreraino 23:50ean, 1:50ean, 3:50ean eta 5:50ean. Abuztuaren 24an zirkulazioak Debaraino 23:50ean, 1:50ean eta 3:50ean. Eta 25ean zirkulazioa Elgoibarreraino 23:50ean.

URDAIBAI (Bilbo – Bermeo):

• Bermeo – Bilbo:  zirkulazioak bi orduz behin gaueko zati nagusian.

• Bilbo - Bermeo: zirkulazioak bi orduz behin gaueko zati nagusian, indartze puntualekin  Zornotza/Amorebietarantz edo/eta Gernikarantz.

Tranbia egunean 22 orduz

Beste alde batetik, Bilboko tranbiak 22 orduz zirkulatzen du Aste Nagusian. Jai egun horietan, tranbiako zerbitzuak goizeko 7:30etatik 5:08ra funtzionatzen du, eta su artifizialak jaurtitzen diren unean baino ez da etengo, gaueko 22:08tik 23:09ra.

Halaber, Aste Nagusian, Atxuriko eta Pio Barojako geralekuen artean, tranbiak goizeko 9:00etatik arratsaldeko 17:15ak bitartean baino ez du zirkulatuko (astegunetan) eta goizeko 9:30etatik arratsaldeko 18:00ak bitartean (jaiegunetan).

Tranbiaren zirkulazio maiztasuna, bi noranzkoetan, honako hau izango da:

• 7:30etatik 22:00etara: 15 minutuz behin

• 23:28tik 23:58ra: 10 minutuz behin (La Casilla-Pio Baroja noranzkoan)

• 23:58tik 4:28ra: 15 minutuz behin (La Casilla – Pio Baroja noranzkoan)

• 23:18tik 23:38ra: 10 minutuz behin (Pio Baroja – La Casilla noranzkoan)

• 23:38tik 5:08ra: 15 minutuz behin (Pio Baroja – La Casilla noranzkoan)

Abuztuaren 25eko gauean azken zerbitzua Pio Barojatik 2:08an izango da eta La Casillatik 1:28an.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek geralekuetan eta geltokietan, Atxuriko Bezeroen Arretarako Bulegoan, www.euskotren.es web gunean eta 902 543 210 telefono zenbakira deituz lor dezakete.


Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau