Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak Ogasun Ministeritzari eskatu dio Bruselak tax leasearen inguruan agindutakoa betetzeko

2013.eko abuztuak 21

Arantza Tapiak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak, Ogasun Ministeritzari dei egin dio Konpetentziako Europako Batzordeak tax leasearen diru-itzultzeen inguruan esandakoa betetzeko. Tapiak azaldu du ontziolen sektoreak "merkatuaren konfidantza eta segurtasuna" behar duela eta horretarako ezinbestekoa da, sailburuaren ustez, tax leasearen kapitulua alde batera uztea. Sailburuak jakinarazi duenez Ogasun Ministeritzak "lana du egiteke" eta "bere esku dago" bueltatu behar den kopurua kalkulatzea eta nola berreskuratuko den azaltzea. Tapiak nabarmendu du behin diru kantitate hori lortutakoan, berriro ere ontziolen sektorean inbertitu beharko litzatekela.

Arantza Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua, Ocean Ospray ontziaren uretaratzean izan da gaur arratsaldean Zamakona taldearen istalazioetan, Pasaian. Zamakona konpainiak Atlantic Ocean empresa norvegiarrarekin dituen hiru kontratuetatik entregatzen dion lehena da ontzi hau. Ocean Osprey itsasontzia petroleo plataformetan gerta litekeen edozein egoera larritan premiazkoa zerbitzua ematea da bere eginkizuna. Balioa 25 milioikoa da eta azken teknologiez hornitutrik dago, izan ere 300 pertsona erreskatatzeko edukiera du.

Gur "ospatzeko eguna" dela adierazi du Arantza Tapiak kontuan izanik ontziolen sektoreak bizi dituen ziurgabetasun momentuak Bruselak tax leasearen inguruan hartutako erabakiaren ondorioz. "Eusko Jaurlaritza lanean dago", hala jakinarazi du Tapia sailburuak. Izan ere, eratuta dago jada Euskal Herriko Itsas Foroarekin batera, ekintza zehatzak eta sektorearen hobekuntzarako arauak ezarriko dituen lantaldea. Sailburuak izendatu dituen hobekuntza eta ekintzen artean, nazioarteratzea eta merkatu berrien bilaketa; dibertsifikazio eta produktu eta zerbitzuen kokatzea; fintzantziazio bide berrien bilaketa edota ikerkuntza, garapena eta berrikuntzari begiratuz aurrera egitea errazten duten ekintzak diseinatzea daude.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)