Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak jendaurrera aterako du Getxoko Ibarbengoa geltokia aparkalekuko proiektua

2013.eko abuztuak 16

• 300 leku ibilgailuentzat
• Sarbidea Ormaza kaletik


Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak "Ibarbengoako aparkalekua eta bere sarbideak eraikitzeko proiektua" igorri dio Getxoko Udalari. 300 aparkaleku izango ditu azpiegitura honek eta ingurua urbanizatuta, Maidagaingo pasagunea ezabatzeko eraiki zen Metroko Ibarbengoako geltokia irekiko da jendearentzat. Proiektua jendaurrera ateratzeko den ebazpena datorren abuztuaren 23an argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak.

Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren zuzendaria den Almudena Ruiz de Angulok zehazten duenez, "aparkalekuak 300 leku izango ditu lurrazaleko solairuan eta bi solairu lurpean. Sarbidea izango du Ormaza kaletik geltokiraino, baita oinezkoentzako beste sarbide bat ere".

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, jendeak hogeita hamar egunez izango du proiektua ikusgai. "Kontua da garraio publikoa eta pribatua osagarriak egitea, izan ere Bilboko metroak estaldura ezin hobea ematen dio inguruko garraio premiari, autobus zerbitzuekin ederki osatuta. "Garraio publikorik ez dagoelako, metrora iritsi aurretik edo ondoren beharrezkoa delarik ibilgailu pribatua hartzea, "azken milla" horretarako aukera ezin hobea da Ibarbengoa bezalako aparkalekua eskura izatea" nabarmentzen du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Azpiegituren zuzendariak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)