Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek gaueko zerbitzu bereziak eskainiko ditu Bilboko Aste Nagusian, abuztuaren 17tik 25era

2013.eko abuztuak 16

Euskotren Sozietate Publikoak gaueko tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu abuztuaren 17an hasiko den eta igandean, abuztuaren 25ean, amaituko den Bilboko Aste Nagusian.

Zirkulazio berezi horiek honako linea hauetan eskainiko dira: Txorierri (Bilbo-Lezama), Urdaibai (Bilbo-Bermeo), Durangaldea eta Deba Barrena (Bilbo-Donostia).

Gaueko tren zerbitzu bereziaren ezaugarriak ondorengo hauek izango dira:

TXORIERRI (Bilbo – Lezama):

• Zazpi Kaleak – Lezama: zirkulazioak ordu betez behin larunbatera arte, abuztuaren 24ra arte.

• Lezama – Zazpi Kaleak: zirkulazioak ordu betez behin larunbatera arte, abuztuaren 24ra arte.

DURANGALDEA/DEBA BARRENA (Bilbo – Elgoibar – Deba):

• Deba – Bilbo: Abuztuaren 17an eta 24an, zirkulazioak Debatik 1:35ean, 3:35ean eta 5:35ean

• Elgoibar – Bilbao: Abuztuaren 18an, 19an, 20an, 21ean, 22an eta 23an, zirkulazioak Elgoibartik 1:55ean eta 3:55ean. 18an, 19an, 20an, 21ean, eta 22an irteerak 5:18an. Abuztuaren 23an, zirkulazioa 5:55ean. Abuztuaren 17an, 23an eta 24an, zirkulazioa 7:22an.

• Durango – Bilbo: Abuztuaren 17an eta 24an, zirkulazioak Durangotik 18:12an, 19:12an, 20:12an, 21:12an, 22:12an, 22:42an, 23:17an, 2:33an, 4:33an eta 6:33an (horrez gain, beste zirkulazio bat Zornotza/Amorebietatik 21:48an). Abuztuaren 18an zirkulazioak 18:12an, 19:12an, 20:12an, 21:12an,   22:12an, 22:42an, 2:33an eta 4:33an (horrez gain, beste zirkulazio bat Zornotza/Amorebietatik 21:48an). Abuztuaren 19an, 20an, eta 21ean, zirkulazioak 22:42an, 2:33an eta 4:33an (horrez gain, beste zirkulazio bat Zornotza/Amorebietatik 21:20an). Abuztuaren 22an, zirkulazioak 22:42an, 23:12an, 2:33an eta 4:33an. Abuztuaren 23an, zirkulazioak 22:42an, 23:17an, 2:33an, 4:33an eta 6:33an.

• Bilbo – Durango: Abuztuaren 17an eta 24an, zirkulazioak Durangorantz 19:30etan, 21:30ean, 23:00etan, 23:30ean, 23:50ean, 0:50ean, 1:50ean, 2:50ean, 3:50ean, 4:50ean, 5:50ean, 6:10ean, 6:48an eta 7:30ean. Abuztuaren 18an, zirkulazioak 19:30ean, 21:30ean, 23:00etan, 23:30ean, 23:50ean, 1:50ean eta 3:50ean. Abuztuaren 19an, 20an eta 21ean, zirkulazioak 23:30ean, 23:50ean, 1:50ean eta 3:50ean. Abuztuaren 22an, zirkulazioak 23:30ean, 23:50ean, 0:50ean, 1:50ean, 2:50ean, 3:50ean eta 4:50ean. 23an, zirkulazioak 23:30ean, 23:50ean, 0:50ean, 1:50ean, 2:50ean, 3:50ean, 4:50ean, 5:50ean, 6:10ean, 6:48an eta 7:30ean. Abuztuaren 25ean, zirkulazioak 23:50ean eta 1:50ean.

• Bilbo – Deba: abuztuaren 17an eta 24an, zirkulazioak Debarantz 23:50ean, 1:50ean eta 3:50ean (horrez gain, beste zirkulazio bat Elgoibarreraino 5:50ean). Abuztuaren 18an, 19an, 20an, 21ean eta 22an zirkulazioak Elgoibarreraino 23:50ean, 1:50ean eta 3:50ean. Abuztuaren 23an zirkulazioak Elgoibarreraino 23:50ean, 1:50ean, 3:50ean eta 5:50ean. Abuztuaren 25ean zirkulazioa Elgoibarreraino 23:50ean.

URDAIBAI (Bilbo – Bermeo):

• Bermeo – Bilbo: zirkulazioak bi orduz behin gaueko zati nagusian.

• Bilbo - Bermeo: zirkulazioak bi orduz behin gaueko zati nagusian, indartze puntualekin  Zornotza/Amorebietarantz edo/eta Gernikarantz.

Tranbia egunean 22 orduz

Beste alde batetik, Bilboko tranbiak 22 orduz zirkulatuko du Aste Nagusian. Jai egun horietan, tranbiako zerbitzuak goizeko 7:30etatik 5:08ra funtzionatuko du, eta su artifizialak jaurtitzen diren unean baino ez da etengo, gaueko 22:08tik 23:09ra.

Halaber, Aste Nagusian, Atxuriko eta Pio Barojako geralekuen artean, tranbiak goizeko 9:00etatik arratsaldeko 17:15ak bitartean baino ez du zirkulatuko (astegunetan) eta goizeko 9:30etatik arratsaldeko 18:00ak bitartean (jaiegunetan).

Tranbiaren zirkulazio maiztasuna, bi noranzkoetan, honako hau izango da:

  • 7:30etatik 22:00etara: 15 minutuz behin
  • 23:28tik 23:58ra: 10 minutuz behin (La Casilla-Pio Baroja noranzkoan)
  • 23:58tik 4:28ra: 15 minutuz behin (La Casilla – Pio Baroja noranzkoan)
  • 23:18tik 23:38ra: 10 minutuz behin (Pio Baroja – La Casilla noranzkoan)
  • 23:38tik 5:08ra: 15 minutuz behin (Pio Baroja – La Casilla noranzkoan)

Abuztuaren 25eko gauean azken zerbitzua Pio Barojatik 2:08an izango da eta La Casillatik 1:28an.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek geralekuetan eta geltokietan, Atxuriko Bezeroen Arretarako Bulegoan, www.euskotren.es web gunean eta 902 543 210 telefono zenbakira deituz lor dezakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau