Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Enplegu erregulazioko espedienteak %7 ugaritu dira uztailean

2013.eko abuztuak 16

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak enplegu-erregulazioko 193 espediente baimendu/jakinarazi zituen uztailean; hau da, 2012ko ekainean eta uztailean baino % 7 gehiago eta % 9 gutxiago, hurrenez hurren. Eteteko erregulazio-espedienteak 127 izan dira, lanaldia murriztekoak 60, eta iraungitzekoak 6.

Lan-erregulazio espedienteen kopurua nabarmen hazi da 2010eko urritik lan erreformaren ondorioz.

2013ko uztailean baimendutako espediente guztietatik, 135 aurreko baten jarraipena izan dira, eta 5.127 langileri eragin diete (% 85). Hil horretan guztira 6.018 langilek jasan dute lan-erregulazio espedienteren bat, aurreko hilean baino % 140 gehiago eta iazko uztailean baino % 62 gehiago.

107 langileri iraungi zaie kontratua uztailean, 2013ko ekainean baino % 46 gutxiago, eta 2012ko uztailean baino % 54 gutxiago.

Sektoreka, lan-erregulazio espedienteen kopurua bere horretan mantendu da nekazaritzan eta eraikuntzan, jaitsi egin da industrian eta pixka bat igo da zerbitzuetan.

Akordioen ehunekoa handia da oraindik, % 90 ingurukoa.

EEE kopurua

Lan-erregulazio espedienteak arrazoitzeko kausen artean, eskariaren eta ekoizpenaren murrizketa da oraindik ere nagusia. Hori bai, bai bata bai bestea kausa ekonomiko eta finantzarioekin estuki lotuta daudenez, kasu askotan zaila izaten da bataren eta bestearen benetako pisua zehaztea.

Hauexek dira gehien kaltetutako eskualdeak: Arabako lautada, Bilbo Handia eta Donostialdea.

Egun, 25.131 langileri eragiten dieten 1.729 espediente daude indarrean; espediente horietatik 994 (% 57) aurreko beste baten jarraipena dira.

OHARRA:

Enplegu Erregulazioko Espedienteen (EEE) estatistika osoa Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren webgunean ikus daiteke.


Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau