Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Donostiako Aste Nagusia: Euskotrenek jaietako zerbitzu bereziekin jarraituko du

2013.eko abuztuak 14

Euskotren Sozietate Publikoak, 2013ko Donostiako Aste Nagusiko azken egunetan gaueko zerbitzuekin jarraituko du.

Topo lineako (Lasarte-Donostia/San Sebastian-Hendaia) eta Kostalde lineako (Zumaia-Donostia/San Sebastian) ohiko zerbitzua osatuko duen abuztuaren 15eko (osteguna), 16ko (ostirala) eta 17ko (larunbata) gaueko trenen zerbitzu bereziak ondoko herrietan bizi diren jendeari jaiak lasaiago goza ditzaten erraztuko die.

Tren bereziek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

LASARTE ORIA-DONOSTIA/SAN SEBASTIAN ARTEAN:

• Irteerak Lasartetik Donostiarantz:  egunero, 21:29ak eta 22:29ak bitartean zirkulazioak 15 minuturik behin. Gainera, Lasartetik gaueko trenak 30 minuturik behin ibiliko dira 22:59tik 6:59ra.

• Irteerak Donostiatik Lasarterantz:  zirkulazioak 30 minuturik behin 23:13tik 6:43ra.

OIARTZUN-ERRENTERIA-DONOSTIA/SAN SEBASTIAN ARTEAN:

• Irteerak Errenteriatik Donostiarantz:   egunero, 21:31tik 22:08ra trenen zirkulazioak 7 minuturik behin. Gainera, gaueko zatirik handienean zehar 15 minuturik behin zirkulazioak programatu dira Oirtzunetik.

• Irteerak Donostiatik Oiartzunerantz:   gaueko zatirik handienean trenak ibiliko dira 15 minutuko maiztasunarekin Donostiatik.

HENDAIA-DONOSTIA/SAN SEBASTIAN ARTEAN:

• Irteerak Hendaiatik Donostiarantz:  gaueko trenak ibiliko dira 30 minuturik behin, 0:33tik 7:33ra.

• Irteerak Donostiatik Hendaiarantz:   23:45etik 7:15era, gaueko trenak ibiliko dira baina hauen maiztasuna 15 eta 30 minutu artean izango da.

ZUMAIA-DONOSTIA/SAN SEBASTIAN ARTEAN:

• Irteerak Zumaiatik Donostiarantz:  egunero, Zumaiatik 21:10ean irtengo den tren berezi batek zirkulatuko du. Gainera, Zumaiatik irtengo diren gaueko trenen ordutegiak, 0:00, 0:30, 1:30, 2:30, 3:30, 4:30, 5:30  (abuztuaren 11, 14, 17 y 18 bakarrik zirkulatuko du), 6:00 (lanegunetako goizaldeetan bakarrik zirkulatuko du) eta 6:30ean (egunero ibiliko da).

• Irteerak Donostiatik Zumaiarantz:   gaueko trenen zirkulazioak 23:17an eta 23:47tik aurrera, orduro 5:47ak arte.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.es.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan