Berriak Herrizaingoa
Eu

Trafikok, AESLEMEk eta AXAk istripuak prebenitzeko kanpaina bat abiatuko dute

2010.eko apirilak 13

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak gaur, asteartea, egindako bileran baimena eman dio Herrizaingo Sailari AESLEME elkartearekin eta AXA aseguru-etxearekin lankidetza-hitzarmen bat ezartzeko. Hitzarmenaren baitan, istripuak prebenitzeko kanpaina bat abian jarriko dute, 15 mila gazte ingururengana helduko dena.

Ekimenaren helburua da EAEko Bigarren Hezkuntzako ikasleei bide segurtasunaz informatzea eta sentsibilizatzea, "Gerta dakizuke-Te puede pasar" kanpainaren bidez. Trafiko Zuzendaritzak hamar urte daramatza programa hau bultzatzen AESLEMErekin batera, eta orain, AXArekin ere. Hitzarmenari esker, AESLEMEk (Bizkarrezur Muineko Lesioaren Ikerketarako Elkartea) istripuen ondorioz bizkarrezur muinean lesioak dituzten pertsona batzuek eta baita zenbait osasun-profesionalek ere osatuko dituzten hezitzaile-taldeak antolatutako ditu. Talde horiek hitzaldiak emango dizkiete EAEko DBH, Batxilergo eta LHko zenbait ikasle-talderi.
Berrikuntza gisa, hitzarmenaren baitan "Road Show" izenekoaren hiru saio egingo dira. Bereziki gazteei zuzenduta dagoen antzezpen hezigarria da "Road Show". Antzezlan horretan, trafiko istripu baten benetako protagonistak (polizia, suhiltzailea, medikua, zauritua...) errepidearen arriskuei buruzko kontzientziazioa indartzen saiatzen dira, euren lekukotasunaren eraginaz baliatuta.
Kanpainak 49.000 euro kostatuko du, eta Herrizaingo Sailak eta AXAk ordainduko dute elkarrekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko