Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek gaurtik aurrera Atxuriko BAB-n Barik Kide pertsonalizatu txartela salduko du

2013.eko abuztuak 12

Gaurtik, abuztuaren 12tik, aurrera Euskotreneko Atxuriko Bezero ArrEta Bulegoa BGPko barik kide pertsonalizatu txartela saltzen hasiko da. Euskarri hau aurkeztea (Barik Kidea) ezinbesteko baldintza izango da hileko gazte titulua, 30D Gaztea erosteko, 26 urte baino gazteagoa izatearekin batera. Txartel hori irailean saltzen hasiko da eta Bizkaia osorako baliozkoa izango da.

Barik Kidearen salmenta aurrez aurre burutuko da, beraz, karnet hori nahi dutenek BABra joan beharko dute NANarekin eta Aldundietan ateratako Familia Ugariko sinestamenduarekin, kontzeptu horregatik deskontua nahi izanez gero.

Euskarria erostera doana senideren bat izanez gero, jabearen NANa, argazki bat eta, beharrezkoa balitz, Familia Ugariko sinestamendua eraman beharko ditu.

Barik Kide txartel pertsonalizatuaren kostua 3 eurokoa da eta BABn Kutxabankeko kontuan kopuru hori ordaindu den sinestamendua aurkeztu beharko da: 2095  06  1104  3900136816.

Euskarriak lau urteko iraupena dauka eta denbora tarte honetan pertsona titularren beharrizanak edo profilak aldatuko balira, txartelen trukeak Atxuriko BABn ere burutuko dira. Txartel anonimoaren aldaketa, galduz gero bere edukia babesteko erregistratu daitekeena, dohain izango da.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geralekuetan eta geltokietan, eta baita konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau