Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek Donostiako jaietan gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du

2013.eko abuztuak 07

Euskotren Sozietate Publikoak Donostiako Aste Nagusian gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du. Zerbitzu honek Lasarte-Donostia/San Sebastian-Hendaia lineako (Topo) eta Zumaia-Donostia/San Sebastian lineako (Kosta) ohiko zerbitzua osatuko du. Zerbitzu hauen helburua abuztuaren 10etik 17rako gauak, biak barne, ondoko herrietako jendeak jaiak lasaiago goza dezaten da.

Tren bereziek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

LASARTE ORIA-DONOSTIA/SAN SEBASTIAN ARTEAN:

  • Irteerak Lasartetik Donostiarantz:  egunero, 21:30ak eta 22:30ak bitartean zirkulazioak 15 minuturik behin. Gainera, Lasartetik gaueko trenak 30 minuturik behin ibiliko dira 23:00etatik 7:00etara.
  • Irteerak Donostiatik Lasarterantz:  zirkulazioak 30 minuturik behin 23:13tik 6:43ra.

OIARTZUN-ERRENTERIA-DONOSTIA/SAN SEBASTIAN ARTEAN:

  • Irteerak Errenteriatik Donostiarantz:   egunero, 21:31tik 22:08ra trenen zirkulazioak 7 minuturik behin. Gainera, gaueko zatirik handienean zehar 15 minuturik behin zirkulazioak programatu dira Oirtzunetik.
  • Irteerak Donostiatik Oiartzunerantz:   gaueko zatirik handienean trenak ibiliko dira 15 minutuko maiztasunarekin Donostiatik.

HENDAIA-DONOSTIA/SAN SEBASTIAN ARTEAN:

  • Irteerak Hendaiatik Donostiarantz:  gaueko trenak ibiliko dira 30 minuturik behin, 0:33tik 7:33ra.
  • Irteerak Donostiatik Hendaiarantz:   23:45etik 7:15era, gaueko trenak ibiliko dira baina hauen maiztasuna 15 eta 30 minutu artean izango da.

ZUMAIA-DONOSTIA/SAN SEBASTIAN ARTEAN:

  • Irteerak Zumaiatik Donostiarantz:  egunero, Zumaiatik 21:30ean irtengo den tren berezi batek zirkulatuko du. Gainera, Zumaiatik irtengo diren gaueko trenen ordutegiak, 0:00, 0:30, 1:30, 2:30, 3:30, 4:30, 5:30  (abuztuaren 10, 14, 16 eta 17an bakarrik zirkulatuko du), 6:00 (lanegunetako goizaldeetan bakarrik zirkulatuko du) eta 6:30ean (egunero ibiliko da).
  • Irteerak Donostiatik Zumaiarantz:   gaueko trenen zirkulazioak 23:20an eta 23:50etik aurrera, orduro 5:50ak arte.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.es

 


Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau