Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

SAIOTEK Laguntza-Programaren deialdia: zazpi milioi euro funtsezko ikerketarako, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean

2013.eko abuztuak 07

 

Eusko Jaurlaritzak SAIOTEK programa finantzatzeko 7.000.000,00 €ko gastua onartu du, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean sartutako eragile zientifiko-teknologikoei laguntzeko helburuz, 2013an funtsezko ikerketak egin ditzaten.

Laguntzok abuztuaren 13tik irailaren 13 arte eska daitezke. Gobernuak, halaber, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean sartutako eragile teknologikoen gehienezko ordu-tarifak onartu ditu, eta indarrean dauden laguntza programetan aplikatuko dira.
Horren guztiaren helburua da, hain zuzen, ZTBES zerbitzua eraginkorrago bihurtzea, Industriari ezagutza handiagoa helarazteko, eta egindako inbertsio guztien itzulera era jarraituan eta homologatuan ebaluatzeko.
Hori lortze aldera, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak estrategia bat ezarri du, besteak beste, helburu hauek jasotzen dituena:
SARETEK-ZTBES zerbitzuko eragileen MISIOA berrikustea, industria politikari eskaintzen dioten zerbitzuan, eta, behar izanez gero, misio hori gaurkotzea, eta ikerketarako funts publikoen itzulkin handiagoa lortzea.
SARETEK zerbitzuko eragileak homologatzea, ZTBES zerbitzuko eragile guztiei aplikatu eta eskatu beharreko irizpide eta betebehar europar berberak erabilita.
Euskadiko I+G+b MAPA DEFINITZEA, eragileak beren burua islatuta ikus dezaten, eta finantza-bideak eragile bakoitzaren misiora behar bezala egoki daitezen.
Ikerketarako funtsen inpaktua eta erabilera EBALUATZEA, merkatuaren segimendu teknikoa zein ekonomikoa eginez.
Ikerketarako funtsak estrategia arrakastatsuenetara BIDERATZEA, ikerketarako funtsak Herriaren lehiakortasuna hobetzen erabiltzeko (Europako S3 estrategia).

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Fuescyl
    2013.eko irailak 03

    Comentario de Twitter:
    Convocatoria de Ayudas Saiotek, 7mm € para investigación fundamental en la Red Vasca de Ciencia y Tecnología http://t.co/tZhaIQ7vKp