Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Etxebizitza babestua alokatzea salerosteari gailendu zaio

2013.eko abuztuak 06

 

  • Etxebideko espedienteen % 54 etxebizitza babestuak alokatzeko dira
  • Gipuzkoan bakarrik eusten dio etxebizitza babestuen salerosketak alokairuaren aurretik egoteari

Azken urteetan Etxebideren erabiltzaileen artean jarraitzaileak irabazi ditu etxebizitza babestua alokatzeak, orain artean nagusi zen salerosketaren kaltean. Oso nabarmena da Araban joera hori: eskatzaileen % 81,5 alokatzeko ematen dute izena; Bizkaian antzekoa da joera. Gipuzkoan, berriz, salerostekoa da oraindik ere eskaera nagusia.

Joan den maiatzean informazio-kanpaina bat abiarazi zuen Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak Etxebideren 80.000 erabiltzaileen artean, etxebizitza publikoaren euskal zerbitzuaren arauketan ezarritako azken aldaketen berri emateko. Etxebizitza-politika planifikatzeko funtsezko tresna da. Etxebizitza-eskaera guztietan funtsezko aldaketak ekarri dituzte arau berriek; haatik, handiena, akaso, urtarriletik aurrera izena ematen duten erabiltzaile guztiek salerosketaren eta alokairuaren artean hautatu beharra dateke. Orain artean bi errejimenetan izena emanda egon zitezkeen erabiltzaileak.

Aldaketa horiek aplikatzeko epea ahituta, 19.154 eskabide jaso ditu Etxebidek espedienteak aldatzeko; hots, zerbitzu osoan kudeatzen diren espediente guztien (84.780 2012ko abenduan) % 23. Erabiltzaileen % 52k aldatu egin dute etxebizitza eskatzeko errejimena, eta horietatik % 88k alokairua hautatu dute.

Arautze berriaren ondorioz aukera horrek izan duen gorakadak Etxebideren erabiltzaileen aukera eskatuena izatera eraman du. 2008az geroztik ez zen halakorik gertatu. Gaur egun, Etxebideko espedienteen % 54 etxebizitza babestuak alokatzeko dira.

Etxebizitzako sailburuorde Covadonga Solagurenen aburuz, krisi ekonomikoa dagoke aldaketa horren azpian. Izan ere, urte hartan hasi zen azaleratzen. «Lehendabizikoz gailendu zaio alokairu-eskaera salerosketa-eskaerari, oro har. Etxebizitza erosteko beharrezko finantzaketa aurkitzeko zailtasuna eta lan-munduan gailentzen ari den ezegonkortasuna izan litezke arrazoiak».

Etxebizitzaren Behatokiaren datuen arabera, 2012ko abenduaren eta 2013ko uztailaren artean behera egin dute etxebizitza babestua eskatzen dutenen batez besteko diru-sarrera haztatuek: urteko 15.897 euro, hain zuzen. 2008az geroztiko mailarik baxuena, izan ere.

Lurraldeka analizatuta, Arabako eskatzaileek dituzte diru-sarrera txikienak: 10.232 euro, batez beste. Bizkaia dator hurrena (15.615 euro) eta Gipuzkoa azkenik, urteko 18.340 eurorekin, batez beste.

Etxebiden izena emandakoen batez besteko diru-sarrera haztatuak, lurralde historikoaren eta hautatutako eskuratze-errejimenaren arabera (2012-2013)

Eskaera 2012ko abenduan

Eskaera 2013ko uztailean

Erosketa

Alokairua

GUZTIRA 2012

Erosketa

Alokairua

GUZTIRA 2013

Araba

20.102

11.574

13.019

17.491

10.038

10.232

Bizkaia

20.665

15.437

17.352

19.642

12.032

15.615

Gipuzkoa

21.650

17.563

19.058

21.821

14.131

18.340

Guztira

20.806

14.858

16.476

20.399

12.014

15.896,5

Erostetik alokatzera

Erosteko eskaeratik alokatzeko eskaerara izandako aldaketa analizatzean lurraldekako joera bera hauteman da: Araban luzez nagusitzen da alokairu-eskaera, 8.198 espedienterekin (guztien % 81,5). 2012ko abenduaren aldean, 2013ko uztailean, alokairu-eskaerako 725 espediente gehiago daude, eta erosketa-eskaerako 176 gutxiago (1.855 besterik ez).

Bizkaian, berriz, 25.258 espediente daude etxebizitza alokatzeko eskatzeko (4.539 gehiago), Bizkaia osoko % 53. Erosteko eskaerak, aldiz, 22.472 dira, iaz baino 4.044 gutxiago, hain zuzen.

Aldiz, izandako aldaketa gora-behera, Gipuzkoan oraindik eskaera gehiago dago etxebizitza babestua erosteko alokatzeko baino: 15.768 eta 13.041, hurrenez hurren.

Arau berrien ondorioz egin behar izan den beste moldaketa bat da eskatzen den udalerria adierazi beharra. Horri dagokionez, 3.986 eskaera jaso dira erroldatze-udalerria aldatzeko, izena emanda daudenen % 4,7. Lan-udalerria aldatzeko eskaerak ere izan dira (6.459 eskaera), eta 16.331 espedientetan etxebizitza babestua eskatzeko udalerri gehigarri bat ere adierazi da.

Etxebideko eskaera-espedienteen aldaketen
adierazleak. 2013ko apirila-ekaina

Eskaera-kopurua

Guztiekiko %-a

Espedienteak aldatzeko eskaerak

19.154

22,6

Eskaera-errejimena aldatu den espedienteak

9.995

11,8

· Alokairutik salerosketara

1.202

1,4

· Salerosketatik alokairura

8.793

10,4

Erroldaratze-udalerria aldatzea

3.986

4,7

· Erroldaratze-udalerri eskatua aldatzea

3.441

4,1

· Erroldaratze-udalerri ez eskatua aldatzea

545

0,6

Lan-udalerria aldatzea

6.459

7,6

· Lan-udalerri eskatua aldatzea

719

0,8

· Lan-udalerri ez eskatua aldatzea

5.740

6,8

Udalerri gehigarria sartzea

16.331

19,3

OHARRA:

«ETXEBIDEREN ERREGISTROAREN EGUNERAKETAREN ANALISIA» dokumentua osorik ikus daiteke etxebizitzaren behatokiaren webgunean: www.euskadi.net/viviendaeuskadi

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau