Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi eta Beltrán de Heredia, Zeledonen jaitsieran

2013.eko abuztuak 04

Ana Oregi eta Estefanía Beltrán de Heredia Eusko Jaurlaritzako sailburuak Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaien hasieran izan dira gaur arratsaldean, eta Zeledon San Migel elizatik behera nola jaisten den ikusi dute. Halaber, Euskadiko hiriburuko zaindariari egindako lore-eskaintzan eta meza tradizionalean ere izan dira.

Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejería, Arabako ahaldun nagusia, batzarkideak, Gasteizko alkatea eta zinegotziak lagun dituztela, Oregik eta Beltrán de Herediak jaietako zapiak lepoan hartu eta Gorka Ortiz de Urbina, José María Ortiz de Orruño pregoilaria, Miguel José Asurmendi gotzaina eta San Migel elizako Rafael Mendialdua apaiza agurtu dituzte.

Eusko Jaurlaritzako ordezkariek buruhandiak eta erraldoiak ere ikusi dituzte, eta jaietako hainbat gunetan ibili dira. Bihar, igandea, bi sailburuak San Migel elizan egingo den mezan izango dira.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Bakartxo Tejería, Javier Maroto, Miguel José Asurmendi, Juan Antonio Zarate,