Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

2.420 langabe gutxiago ditu Euskadik uztaila amaitu ondoren

2013.eko abuztuak 02

Euskadin 2.420 langabe gutxiago erregistratu dira uztailean; hau da, % 1,39 jaitsi da datu hori ekainekoarekin alderatuta. Iaz 269 langabe gutxiago izan ziren uztailean, aurtengoa baino kopuru nabarmen txikiago bat. Hala, lau hilabetez jarraian gutxitu da langabezia. Erregistratutako langabeak 7.748 gutxiago izan dira 2013ko martxotik uztailera; 2012ko aldi berean 4.107 langabe gutxiago baino ez ziren izan.

Euskal Autonomia Erkidegoan 171.593 lagun ari ziren enplegu bila aurreko hilabetearen amaieran, Lanbideko erregistroen arabera; horrenbestez, erregistratutako langabeziaren indizea % 16,3koa da, aurreko hilabetean baino bi hamartar gutxiago.

Lurraldeka, honela banatzen ziren:

ARABA: 2013ko ekainean baino 168 langabe gehiago daude, % 0,6 gehiago, hain zuzen. Guztira, 27.596 lagun. Lurralde historiko honetan baino ez da handitu langabezia. Erregistratutako langabezia-indizea % 16,9koa da.

BIZKAIA: 2013ko ekainean baino 1.799 langabe gutxiago daude, % 1,8 gutxiago, hain zuzen. Guztira, 96.283 lagun. Erregistratutako langabezia-indizea % 17,4koa da.

GIPUZKOA: 2013ko ekainean baino 789 langabe gutxiago daude, % 1,6 gutxiago, hain zuzen. Guztira, 47.714 lagun. Erregistratutako langabezia-indizea % 14,1ekoa da.

Uztailean, langabeziaren bilakaera hobea izan da gizonezkoen artean: 1.826 gizonezko langabe gutxiago (% 2,1eko jaitsiera), eta 594 emakumezko langabe gutxiago (% 0,7 gutxiago). Langabeen % 51,4 emakumeak dira.

Adinari dagokionez, 25 urtetik beherako 314 langabe gutxiago izan ziren uztailean (- % 2,4), eta 25 eta 45 urte bitartekoak, berriz, 1.587 gutxiago (- % 1,8). Era berean, 45 urtetik gorako 519 langabe gutxiago erregistratu ziren (- % 0,7).


Sektoreka, industrian 489 langabe gutxiago dago (% 1,89). Eraikuntzari dagokionez, 639 gutxiago (% 3,09), eta zerbitzuen sektorean, berriz, 1.524 gutxiago (% 1,39). Edonola ere, aurretik lanik gabe zeudenak 254 lagun gehiago izan dira; hau da, % 1,66.

Hauek dira langabezia-tasa handieneko eskualdeak: Ezkerraldea (% 20,41), Bilbo (% 19,35), Enkarterriak (% 19,31), Gasteiz (% 18,0) eta Ibaizabal (% 17,92). Gutxienekoak, berriz, hauek: Gorbeia inguruak (% 7,85), Arabako mendialdea (% 10,67), Lea-Artibai (% 11,48), Urola Kosta (% 11,95) eta Debagoiena (% 11,95).

Gizarte Segurantzaren afiliazioa uztailean

Uztaileko lurralde historikoaren araberako afiliazioari dagokionez, Gipuzkoak izan du bilakabiderik onena % 0,32ko hazkundearekin, eta Bizkaiak okerrena % 0,55eko beherakadarekin.

Gipuzkoak izan du bilakabiderik onena: afiliazioa % 0,32 handitu da. Bizkaiak izan du okerrena: % 0,55eko saldo negatiboa. Araban, berriz, afiliazioak % 0,46ko beherakada izan du.

Kontratazioa uztailean

Uztailean, kontratazio-kopurua 68.873koa izan da EAEn; kontratazio horietatik 3.421, % 4,97 hain zuzen, kontratu mugagabeak izan dira. Kontratuen gutizko kopuru metatua, aurten, 378.430era iritsi da, iazko hil berean baino % 1,96 gutxiago. Kontratu mugagabeen kopuru metatua 26.211 izan da, iaz baino % 8,91 handiagoa.

Hil honetan 12.166 kontratu erregistratu dira Araban, 35.406 Bizkaian eta 21.301 Gipuzkoan. Kontratuak, guztira, aurreko urteko hil berean baino % 5,6 gehiago izan dira 2013ko uztailean. Lurralde guztiek kontratazio-maila hobetu dute 2012ko uztailarekin alderatuta; Araban % 15,2 handiagoa da, Gipuzkoan % 10,2 handiagoa eta Bizkaian % 0,1 handiagoa bakarrik.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau