Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Garraio aldaketa abuztuaren 3an eta 4an Amorebieta eta Traña artean, trenbidearen erdibitze lanak direla eta

2013.eko abuztuak 02

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumena eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen euskotren Sozietate Publikoak, abuztuaren 3an eta 4an garraio aldaketa burutuko du Bilbao-Donostia trenbide lineako Amorebietako eta Traña arteko geltokien artean, Euba eta Durango arteko trenbidearen erdibitze lanak direla eta.

Ukitutako trenak goizez zein gauez noranzko bietan, hasiera, helmuga edo noranzkoa zein izanik ere Amorebieta-Traña tartetik ibiliko direnak izango dira.

Bilbao-Amorebieta  eta Durango-Donostia artean trenak ohi bezala ibiliko dira.

Autobusez egin beharreko garraio aldaketa zerbitzuaren ezaugarriak ondorengo hauek izango dira:

BILBAO-DONOSTIA TRENAK

Bilbao-Donostia trenetako bidaiariek trenetik autobusera egingo dute garraio aldaketa Amorebietan, eta autobusak helmugaraino eramango ditu. Gero bidaiariak dagozkien autobus geralekuetan jaitsiko dira.

BARIK txartela erabiltzen duten bidaiariek bidaia Amorebietan itxi beharko dute.

DONOSTIA-BILBAO TRENAK

Donostia-Bilbao trenetako erabiltzaileek, Durangoz geroko geltokietara doazenek, trenetik autobusera egingo dute garraio aldaketa Trañan eta azken honek helmugaraino eramango ditu, dagozkien autobus geralekuetan utziz. BARIK txartela erabiltzen dutenek bidaia Trañan itxi behar dute.

Durangora doazen pertsonek trenean jarraituko dute geltoki honetara heldu arte.

Durangotik Bilborantz doazen bidaiariek trena hartu behar izango dute Trañara eta bertan autobusera garraio aldaketa egin. Honek helmugaraino eramango ditu. BARIK txartela erabiltzen dutenek bidaia Trañan itxi behar izango dute.

GAUEKO TRENAK

Donostiarako noranzkoan gaueko trenetan bidaiatuko duten pertsonek, jomugara eramango dituen autobusa hartu beharko dute Amorebietan. BARIK erabiltzen dutenek Amorebietan itxi beharko dute bidaia.

Bilborantz doazen erabiltzaileek autobusez egin beharko dute Durango eta Zornotza-Amorebieta arteko bidea, eta hor trena hartuko dute berriro jomugaraino, 10 minutuko atzerapenez, ohiko ordutegiarekin alderatuz. BARIK erabiltzen duten pertsonek Durangon itxiko dute bidaia.

Autobusetik igotzeko eta jaisteko  GERALEKUAK ohiko tokietan egongo dira, geltokien ondoan.

Euskotrenek mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako egokitutako garraio zerbitzu berezia eskainiko du. Zerbitzu hori betetzeko, beharrezkoa egiten da aurretiaz egon daitezkeen garraioaren beharrizanak hautematea. Beraz, interesa duten pertsonek zerbitzua aurretiaz erreserbatu beharko dute telefono honetan  944.019.800.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta baita konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau