Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Euskadiri esleitutako defizita hamarren bat gehiago handitzeko eskatu dio gobernu zentralari

2013.eko abuztuak 01

Eusko Jaurlaritzak Espainiako Ogasun Ministerioak Euskadiri 2013rako baimendutako defizita (% 1,2) hamarren bat handitzea nahi duela adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak. Lehendakariak adierazi duenez, % 1,3ra iristeak 70 milioi euro gehiago ekarriko lizkieke euskal diru-kutxei, bai eta, horri esker, «2013ko ekitaldian bilketa ezagatik ditugun urritasunak arindu» ere. Kezkatuta agertu da lehendakaria Espainiako Gobernuak bihar Ministroen Kontseiluan aldebakarreko erabakia har dezakeelako,  euskal autogobernu-sistemari kasu egin gabe.

San Inazioren omenez Azpeitian antolatutako ekitaldietan parte hartzean egin ditu adierazpenok lehendakariak; ekitaldiokin amaitzeko, meza egin du Donostiako apezpikuak Loiolako basilikan.

Euskadirako defizita hamarren bat handitzeko eskatu du Urkulluk; horretaz gain, gaur bertan Espainiako gobernuarekin negoziatzen ari direla esan du, eta hauxe ere eskatu diotela: «autogobernu-sisteman oinarriturik  garantista izan beharko lukeen sistema bateko bi gobernuen arteko harremana» errespetatzea, eta gehitu du izugarri kezkatuko litzatekeela bihar aldebakarreko erabaki bat hartzen badute.

Rajoyren agerraldia

Mariano Rajoyk Barcenas kasua azaltzeko senatuan egin behar duen agerraldiari dagokionez, bestalde, adierazi du herritar gehienek espero dutela Espainiako gobernuburuak azalpen nahikoak ematea.

Lehendakariaren iritziz «hutsegite larri bat» izango litzateke aukera hori faltsuan itxi nahi izatea; hauxe ere erantsita: «faltsuan ixtea egoera ekonomikoa izan daitekeenari erreferentzia eginda eta, halaber, faltsuan ixtea ere izango litzateke aukera hau baliatzea ustelkeriaren aurkako beste neurri batzuez hitz egiteko». Ustelkeriaren aurkako neurri horiek, haren iritziz, aurretik arbitratu behar zituzten, PPri berari eta Espainiako Gobernuko presidenteari berari eragiten dienari dagokionez.

Orobat, agintarien prozesioa Loiolako basilikarantz zihoanean pertsona batzuek haren aurka egindako irainak ere aipatu ditu lehendakariak. Horri dagokionez, adierazpen-askatasuna ulertzen duela esan du, betiere pertsonei eta erakundeei zor zaien errespetuarekin erabiliz gero, eta hauxe gaineratu du: «baina ez dut irain pertsonalik onartzen, eta ezein arduradun instituzionalek ere ez duela onartu behar uste dut, eman dizkiguten botoekin gizarte osoa ordezkatzen baitugu».

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)