Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak ehun bat enpresa berritzaile sortzea eragin zuen 2009an

2010.eko apirilak 13

Neurri horrek "110 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa ekarriko du datozen 3 urteetan, eta 1.400 enplegu berri baino gehiago sortzea, hau da, aurreko urtean baino % 50 eta % 20 gehiago, hurrenez hurren" dio Industria eta Energia sailburuordeak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak hamar bat ekintzailetza-programa kudeatzen ditu hiru ardatz nagusi hauetan oinarrituta: laguntza integrala ekintzailetza-prozesuan, ekintzailetzaren sustapena prestakuntzaren bitartez, eta kultura ekintzailea euskal gizartean zabaltzea. 

Industria eta Energia sailburuordeak adierazi duenez, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak ekintzailetza sustatzera bideratutako hamar bat programa kudeatzen ditu une honetan, eta horien bitartez hainbat sektoreko enpresak sortzea erraztu du. Oinarri teknologikoa eta berritzailea duten proiektuak dira esanguratsuenak, beren balio erantsiagatik. Ildo horretan, Jaurlaritzak, SPRI sozietate publikoaren bitartez, sektore horretako ehun bat enpresa sortzea eragin du 2009an. Neurri horrek "110 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa ekarriko du datozen 3 urteetan, eta 1.400 enplegu berri baino gehiago sortzea, hau da, aurreko urtean baino % 50 eta % 20 gehiago, hurrenez hurren". Horretarako, sustatzaile indibidualek bultzatutako proiektuentzako laguntzak erabili ditu (Ekintzaile programa), baita jada ondo finkatutako enpresen barruan enpresak sortzeko proiektuentzako laguntzak ere (Barnekintzaile programa).

Programa horiek taldekatze-fasean daude, eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako ekintzailetza-politikaren barruan gehien nabarmentzen direnetakoak dira. Hala ere, azken urtean beste esperientzia batzuk ere jarri dira martxan. Horietako bat Enpresa Leihatila da, Eusko Jaurlaritzaren eta hiru Merkataritza Ganberen arteko lankidetzaren bitartez, 2009an lehen aldiz erabili dena, eta 2009an 142 enpresa sortzeko kudeaketak izapidetu dituena. Zerbitzu berria aurten guztiz martxan egotea aurreikusi da, eta ezartzearen helburua izan da enpresa bat sortzeko epea % 30 murriztea eta elkarte berrien % 25 tresna berri horren bitartez sortzea.

Ekintzailetzaren aldeko politikaren barruan, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak honako hiru ardatz nagusi hauetan oinarrituta lan egiten du: laguntza integrala ekintzailetza-prozesuan, ekintzailetzaren sustapena prestakuntzaren bitartez, eta kultura ekintzailea euskal gizartean zabaltzea.

Ekintzailetza-prozesuan laguntza integrala ematea

Prozesu honetan, hainbat programa biltzen dira. Horietako bi dira arestian adierazitako Ekintzaile eta Barnekintzaile programak. Horien helburua da enpresa-ekimen berritzaileen sorrera bultzatzea, Enpresa eta Berrikuntzarako Zentroek (EBZ) babestutako proiektuen finantza-laguntzaren bitartez, ideiaren garapen-fasean eta enpresa martxan jartzeko fasean.

Ekintzailetza-prozesuan laguntza integrala ematea

2009an hainbat programa gauzatu ziren, hala nola, Entreprenari programa, Euskadiko unibertsitateetan oinarri teknologikoko enpresak sortzeari eta ekintzaileei sustapena, aholkularitza eta laguntza emateko. Horren helburua da teknologia eta jakintza merkatura eramateko prozesuak erraztea, enpresa berritzaileen sorreraren bitartez. Unibertsitateko irakasleen, ikertzaileen, bekadunen eta ikasleen gogo ekintzailea sustatzen da. Horretaz gain, proiektuak heltzeko eta merkaturatzeko prozesuan laguntzen da.

2009an, ekintzaileen sentsibilizazio, prestakuntza eta trebakuntzako hainbat jardun garatu dira Enpresa eta Berrikuntzako Zentroen bitartez (EBZ). 1.573 pertsona bertaratu ziren, 31 enpresa-proiektu berri jaso ziren, eta oinarri teknologikoko edo berritzaileko 13 enpresa berri sortu ziren.

2009an martxan jarritako beste programa bat Team Academy Euskadi izan zen. Tecnaliak sustatutako ekimena da; izan ere, hasi zenetik, ikuspegiak eta estrategia partekatuak sortu eta komunikatzeko gai diren pertsonak, liderrak garatzearen garrantzia azpimarratu du.

LHko ikastetxeetan enpresak eratzeko eta sortzeko beste programa bat Empresa Joven Europea (EJE) da. Hezkuntza Sailaren eta Tknika EAEko Lanbide Heziketarako eta Etengabeko Ikaskuntzarako Berrikuntza Zentroaren arteko lankidetzaren bitartez, 2007an Euskadiko LHko zentroetan ezarritako hezkuntza-programa bat da. Ikastaroan ikuspuntu praktikoan oinarrituta garatzen dira irakasgaiak, LHko ikasleen artean enpresak sortuz.

Kultura ekintzailearen sustapena 

Eusko Jaurlaritzak ekonomikoki babestu ditu 2009an Pertsona Ekintzailearen Eguneko ekitaldiak, tokiko eta eskualdeko 20 garapen-agentziak eta Garapen elkarteak (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) antolatuak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Xabier Garmendia - Industria eta Energia Sailburuordea