Berriak Segurtasuna
Eu

Erabakia, hainbat administrazio publikorekin larrialdiak kudeatzearen alorrean sinatu beharreko lankidetza-hitzarmenerako eredua baimentzeko dena. (2013-07-30(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko uztailak 30

LABURPENA

IZENPETZEN DUTEN FORU-ALDUNDIEK ETA UDALEK IRRATI MUGIKORREKO SARE DIGITALA (TETRA) BALIATUKO DUTE DOAN

Gobernu Kontseiluak larrialdiak kudeatzeko Eusko Jaurlaritzaren eta administrazio publikoen arteko lankidetza-hitzarmen eredua baimendu du

Gobernu Kontseiluak foru-aldundiek eta udalek Segurtasun Sailaren mendekoa den Irrati Mugikorreko Sare Digitala (TETRA) doan eskuratzeko lankidetza-hitzarmen eredua onartu du, larrialdien kudeaketa optimizatze aldera.

Larrialdiak Kudeatzeko Legearen 5. artikuluan adierazten den bezala, Segurtasun Saila da babes zibileko politikaren arduraduna, Eusko Jaurlaritzak ezarritako helburuekin bat. Gainera, indarrean den araudiak babes zibileko, suteak prebenitu eta itzaltzeko eta salbamenduko eskumenak ematen dizkie bai udalei, bai foru-aldundiei.

Hiru euskal hiriburuetako suteak prebenitu eta itzaltzeko eta salbamenduko zerbitzuek beren langileak kudeatzeko eta mugitzeko komunikazio-zentralak badituzte ere, Gobernu Kontseiluak uste du TETRA azpiegitura erabiltzeak administrazio publikoek larrialdien kudeaketaren arloan barne komunikazio etengabea izatea ekarriko duela.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau