Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena ematekoa. Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza- eta akuikultura-sektorerako 2013ko diru-laguntzetarako deialdia finantzatzea. (2013-07-30(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko uztailak 30

LABURPENA

ARRANTZA-SEKTORERAKO LAGUNTZAK ONARTU DIRA (9.490.000 €)

Eusko Jaurlaritzak 9.490.000 €-ko laguntza esleitu du, Europako Arrantza Funtsatik eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretik datozenak, arrantza-sektoreari laguntzeko. Laguntza horiek zenbait sailetan egituratzen dira: 1.490.000 euro 2013ko ekitaldiko ordainketa-kreditua da, 4.000.000 euro 2014ko ekitaldirako konpromiso-kreditua da, eta 4.000.000 euro 2015ko ekitaldirako konpromiso-kreditua da.

Hauek dira onartutako laguntza-lerroak:

a) Inbertsioak arrantza-ontzietan
b) Arrantza-ontziak behin betiko gelditzea
c) Konpentsazio sozioekonomikoak
d) Akuikultura
e) Ekintza kolektiboak
f) Merkatu berriak eta sustapen-kanpainak garatzea
g) Proiektu pilotuak

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau