Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Erabakia, baimena ematen duena lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioarekin, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien gaineko Estatistikei buruzko 2013ko Programa gauzatzeko eta Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoan garatu beharreko helburuetarako. (2013-07-30(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko uztailak 30

LABURPENA

LANKIDETZA-HITZARMENA NEKAZARITZA-ESTATISTIKAK EGITEKO

Gobernuak baimena eman dio Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari hitzarmen bat sina dezan Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioarekin, nekazaritza-, arrantza- eta elikadura-estatistikak egiteko Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean 2013an.

Euskadi arduratuko da informazioaren bilketa eta azterketa zuzentzeaz eta exekutatzeaz, 2013 Programaren estatistika-lanen emaitzak lortzeaz, lortutako emaitzak, ezarritako metodologia eta egutegia betez, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari emateaz, eta aipatutako estatistika-lanak 40.000,00 eurorekin finantzatzeaz.

Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa arduratuko da 2013 Programaren lanak planifikatzeaz, kontrolatzeaz eta integratzeaz, bai eta lan horiek 61.925,60 eurorekin finantzatzeaz ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau