Berriak Lehendakaritza
Eu

Boise-ko Bishop Kelly Institutuko ikasle talde batek Lehendakaritza bisitatu du.

2013.eko uztailak 29

Euskadi eta Idaho arteko harremanak sakontzeko, Gasteizko Olabide Ikastolarekin egiten den truke-programa baten hirugarren aldia da.

AEBtako Boise hiriko ikasle talde bat Lehendakaritzan izan da gaur, Olabide ikastolako ikasle batzuekin batera. Olabideko ikasle horiek Idahoko Estatuko hiriburuan izan berri dira. Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako egoitzan hartu dituKanpoko Euskal Komunitatearen Zuzendaritzako lan taldeak.

Bisita Gasteizko Olabide Ikastola eta Boiseko Bishop Kelly Institutaren arteko truke-programa baten barruan egin da; programa horren bitartez, Olabide Ikastolako ikasleen hainbat familiak aipatutako Boiseko Institutuko ikasleak hartzen dituzte. Era berean, Olabideko ikasleak Bishop Kelly Institutuko gazteen etxeetan egon dira.

Truke-programa honen hirugarren aldi honetan Olabide Ikastolako 5 ikasle izan dira Boisen. Era berean, Bishop Kelly Institutuko 4 ikasle etorri dira Euskadira.

Gazteek Lehendakaritzara egin duten bisitan Euskadin eta Amerikako Estatu Batuetan bizi izandakoari buruzko berriketaldia egin dute Kanpoko Euskal Komunitatearen Zuzendaritzako lan taldearekin. Lehendakaritza ezagutu ondoren, Eusko Legebiltzarra bisitatu dute.

Truke-programa hau beste aurrerapauso bat da  Euskadi eta Idahoren arteko harremanetan, Eusko Jaurlaritzak Idahoko Estatuarekin 2012an izenpetu zuen lankidetza hitzarmenean jasota dagoen bezala. Hitzarmen horren ondorioz, apirilaren 1ean Idahon Euskadik bulego bat ireki zuen. Boisen dagoen bulego horren helburua hitzarmenaren edukia garatzea da, Estatu horrek negozioetarako eskaintzen dituen aukeretan sakontzeko eta AEBtako Ekialdeko Kostaldean bizi den euskal komunitateari zerbitzua emateko

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau