Berriak
Eu

Euskadiren Argentina-Mercosurreko ordezkariak Buenos Aireseko euskal etxeak bisitatu ditu

2013.eko uztailak 26

Argentina-Mercosurreko Euskadiren ordezkari Sara Pagolak Buenos Aires hiriko zenbait euskal etxe bisitatu ditu. Bisita hauetan, euskal komunitateari legealdi honetako kanpo harremanetako helburuak azaldu zizkion.

Sara Pagolak Buenos Aireseko Eusko Kultur Etxea, Euskaltzaleak, Iparraldeko Euskal Etxea eta Laurak Bat bisitatu zituen, kanpo harremanetarako zuzendaritzaren lehen helburua beteaz, kanpoan den euskal komunitatearekin harremanak sendotzea. Aipatutako erakundeetako bazkide eta lagunen aurrean jardun zuen, Urkullu Lehendakariaren gobernuak Euskadiren internalizaziorako dituen lan ildoak azalduz.

Gainera, Euskadi-Basque Country marka aurkezteko ere balio izan zuten bisitek: irudi ireki, abegitsu eta berritzailea. Kanpora joaten diren euskaldunentzat aurkezpen bezala balioko duena. Topaketetan ordezkariak euskal komunitateko kideekin bertatik bertara egoteko aukera izan zuen, beraien kezkak eta arazoak ezagutu eta Euskadiren irudia inguru hauetan zabaltzeko ideiak jasoaz.

Datozen egunotan ordezkaria Buenos Aires hiritik kanpoko zenbait euskal etxeetara joango da: Santa Fe probintziako Rosariora, Buenos Aireseko probintziako Suipacha, Chivilcoy, Carlos Casares, Pehuajó, Bragado eta Trenque Lauquenera, eta La Pampa probintziako Santa Rosa, General Acha eta Macachinera.

Gehien bat Pampako eskualdearen izenez ezagutzen denaren zehar zabalduak, Argentinan Eusko Jaurlaritzak munduan zehar onartutako euskal etxe guztien ia erdiak daude. Argentinako euskal etxeez gain, Uruguay, Brasil eta Paraguaykoekin ere lan egiten du ordezkaritzak Mercosurren zehar Euskadiren irudia zabaltzeko.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)