Berriak Lehendakaritza

Euskal Encounter, Euskadik telekomunikazioen alde egindako apustuaren ‘froga’

2013-07-25
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakariak Euskal Encounter ekimenak Euskadin duen rola nabarmendu du. Herrialde txikia izanagatik ere, Urkulluren iritzian, Euskadi telekomunikazioen aurrerapenarekin bat hazi da, ikerketarekin eta garapenarekin lotuta. Lehendakariak i2Basque sarea gogorarazi du, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak sustatutako ekimena. i2Basque 20 GB-ko intraneta da, eta euskal ikerketa-zentroak nazioarteko zentroekin elkartzen ditu.

Lehendakaria Bilbao Exhibition Centreko instalazioetan barrena ibili da, Euskal Encounter ekimenaren 21. edizioa bisitatzen. Bertan izan dira, halaber, Cristina Uriarte sailburua, Josune Ariztondo Bizkaiko Kulturako diputatua eta Alberto García Erauzkin Euskalteleko presidentea, beste hainbaten artean. Guztiek ere ekimeneko parte-hartzaileekin jardun dute, eta bertatik bertara ezagutu dituzte erabiltzaileek baliatzen dituzten ideiak eta erremintak.

Iñigo Urkullu lehendakariak esan du «aldaketa baten paradigman» bizi garela, eta nabarmendu du aldaketa teknologikoa baino «soziala» dela. Urkulluk gogorarazi du bost minututik behin 600 pertsona erregistratzen direla Linkedin sare sozialean, eta, Ameriketako Estatu Batuetako ikerketa baten arabera, online ikasle gehiago daudela aurrez aurrekoak baino. «Iraultza sozial» horrek, lehendakariaren aburuz, iraultza ekonomiko bilakatu behar du. «Hori da jarraitu beharreko bidea», amaitu du Urkullu lehendakariak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Alberto García Erauzkin, Pte de Euskaltel, Josune Ariztondo Diputada Foral de Cultura