Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Tubacex enpresa bisitatu du bere 50. urteurrenean

2013.eko uztailak 23

Iñigo Urkullu Lehendakaria Laudion kokatuta dagoen Tubacex enpresan izan da. Aurten Tubacex-ek 50 urte betetzen ditu, 1963an sortua, altzairu herdoilgaitzeko soldadurarik gabeko hodiak egiten dituen industria-taldea da. Mota hauetako hodiak egiten dituen bigarren ekoizlea da mundu mailan.

Lehendakaria Álvaro Videgain buru den zuzendaritza-batzordearekin bildu da. Batzarraren ostean enpresako instalazioak erakutsi dizkiote Lehendakariari.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)