Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak enpresarien ingurumen arloko inbertsio pribatuak babestuko ditu (2013-07-23(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko uztailak 23

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei diru-laguntzak ematea arautzen duen urriaren 19ko 260/2010 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzen 2013rako deialdia egin du.

Jarduera industrialak, merkataritzakoak edo zerbitzuak ematekoak egiten dituzten eta irabazi-asmoa duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak izango dira hartzaileak, eta kanpo geldituko dira irabazi-asmorik gabeko elkarteak edo fundazioak, aurreko paragrafoan adierazitako pertsona fisiko edo juridikoek osatzen dituzten elkarteak salbu, baldin eta horien interes orokor eta komunak ordezkatzen badituzte.

Honako hauek ere laguntza-programa honen esparrutik kanpo geldituko dira: tokiko erakundeak, organismo autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak, bai eta sektore publikoko beste erakunde batzuk ere, esaterako, fundazioak eta partzuergo publikoak. 1.300.000 euro bideratuko da xede horretara.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko